The sider hotel

Nik Kupelari tú sí que vales
esan diyot berehala,
ze chiki chiki, ze tío Pío,
hau bai dela mundiala.
Antzematen da euskal musika
modernizatuz doala;
baina sinestu nahi ez duenak
behean klikatu dezala.

 Xagua

zabaldubildudel.icio.us

9 Iruzkin

  1. Silvi -(e)k esandakoa

    Apirila 1, 2008 @ 9:55 pm

    Axkottiar hauek daukebe martxie… jajaja.

  2. Hooligan -(e)k esandakoa

    Apirila 2, 2008 @ 11:35 am

    Haietako neska dantzari bat, Silvi bea zala iruitu zait. Izugarrizko artista omen da gerriyakin holako moimentuak iten.

  3. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Apirila 2, 2008 @ 11:35 am

    Baietz hurrena bertan agertu
    Kupelan bideoklipan
    Epelde ta Larrañaga kantuz
    Silvia blusa txuritan

  4. Silvi -(e)k esandakoa

    Apirila 2, 2008 @ 2:43 pm

    Salero pxket falta zitek, bestela, ingo nikek

  5. Turbix -(e)k esandakoa

    Apirila 2, 2008 @ 8:19 pm

    Axkoitiarrak izateko hau
    ezta batere txepela,
    Elegantea, zoragarria,
    is the new sider Hotel-a,
    Axkoitiarrak izateko hau
    ezta batere txepela,
    Antiju beltzak aurpegian ta
    buruan cow-boy txapela,
    baina susto bat ere hartu det
    begira ari nintzela,
    iruditu zait ile horia
    anKZBL bera zela.

  6. julen zelaieta -(e)k esandakoa

    Apirila 2, 2008 @ 9:58 pm

    patetikoa iruditu zait
    baina hala omen moda
    produkturen bat saldu nahi bada
    emakumeak albora
    trikitilari panderojole
    ta bateria gustora
    ta aintzinean tentatu asmoz
    neskak bera eta gora
    imajinatzen hasi naiz eta
    kontua doan pausora
    furra furraren bideoklipa`re
    neskekin egin beharko da

  7. iraia -(e)k esandakoa

    Apirila 2, 2008 @ 10:15 pm

    patetikoa benetan…

  8. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Apirila 3, 2008 @ 3:36 pm

    axkoitiarrak direla jakinik okerragoa izan zitekeen…

  9. Hoooligan -(e)k esandakoa

    Apirila 8, 2008 @ 10:19 am

    Salerua askotan faltan izate deu, baina beste batzutan sobran

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5