Non da Kazabal?
2008 Martxoa 31 @ 7:50 (bertsokatea)

Azkenaldian bertsokatean
ez dabil pertsona asko
Baina bat bada, bat bereziki
aspalditik dena kanpo!!
Non da Kazabal? non da Kazabal?
galdera egin beharko
noizbait agertu beharko duzu
gure desafiorako!!
Ekhinobitx
julen zelaieta -(e)k esandakoa
Martxoa 31, 2008 @ 10:10 pm
gure kazabal, “the best” kazabal
nun dagoen, denen duda
bertso kateko, jarraitzailerik
finena zen mutil hura,..
nik badakit ba non egonen den,
hartu baitiot itxura
orain hamaika bertuten hark du
telefonoan ardura
ta gizajoak nahiko lan dauka
telefonista modura
Hooooligan -(e)k esandakoa
Apirila 1, 2008 @ 11:51 am
Telefonista behar zala-ta
Kazabal al dute hauta?
Kargu hortako abildadea
hemen edonork al dauka?
Hamaika Bertuten sar ala ez
baneukan nahiko zalantza,
baina uste dut ezezko aldera
erori dela balantza.
Xagua -(e)k esandakoa
Apirila 1, 2008 @ 3:36 pm
Sei-beatzi-bi-zazpi-
bat-bost-zazpi-lau-lau.
π π π π Hamaika
bertute al da hau?
Bai. Kaixo Xagua naiz
π π π π π π
Etzidan ba kolgatu…
orain bereziki…
Hain juxtu deitu niyen
nahi genuelako,
Haritzen ordez norbait
bertsokaterako.
Telefonista bera
dela diozue
eskerrak ordun kolgau
zuela aizue…
Aitzakia bat badu
ta hortaz aurrera
baina jakin dezala
hau du azken aukera…
Hooligan -(e)k esandakoa
Apirila 2, 2008 @ 11:30 am
Maialen Kzbl baina lehenagotik falta da. Gainera entzun nuen istripua izan zuela. Larria izan al zen? Ondo al da? Ba al dakizue ezer?
iraia -(e)k esandakoa
Apirila 12, 2008 @ 12:25 pm
ametsek esan zidan reabilitazioan dabilela, ta aurreratuz doala. Penarekin dagoela san telmoak galdu zituelako.