Zorionak Julen Z.!!!
Asko pozten gaituk hire txapelarengatik, emozionantea izan huan. Beste batzuk ere ezagunak ditiagu ( Erika, Julio Soto adibidez) baina hi kate hontako kide izanda poza handiagoa. Gainera ingurukoekin porrak egiten jardun nauk aste hontan eta inork ez hinduen txapelerako faborito jotzen, gehienak Jon Barberena eta Erika jotzen zitiztean, eta batzuk Arano eta Julio ere. Eta Julen zer? galdetuta denak berdina erantzuten zitean: Ez duk gaizki ibliko, hortxe 3. edo 4. seguru izango duk, baina aurrena ezetz.
Nik banekien txapelduna ateratzeko adina talentu bazela hor, eta heure alde egin nian apustu (badakit pasata gero esateak ez duela balio, baina egia da) eta ttak asmatu! Goza zak ba txapela, ongi merezia daukak eta!
Banekian bertsolari
paregabea hintzala
eta utziko duala
denbora luzez itzala,
nahiz ta han ez nintzan izan
nahiko nukeen bezala,
bazekiat bertso-saio
mundiala izan zala,
ofiziotan egurra
puntutan berriz azala,
ta Kamiltxo hartzarenak
bertso pare geniala.
Norbaitek bertsokatean parte hartu nahi baldin badu idatzi email bat xagu2@hotmail.com helbidera eta erabiltzailea eta pasahitza emango dizkiogu. Anima zaitezte bildurrik gabe!!!!
Julen Zelaieta -(e)k esandakoa
Martxoa 17, 2008 @ 9:22 am
iep!!!
MILESKER!!!!
pasako naiz hemendik fundamento gexigokin geroxigo, orain zorionez, priska nabila ta…jeje!
ongi segi!!!
-(e)k esandakoa
Martxoa 17, 2008 @ 3:12 pm
Zorionak Julen Z.!!!
Asko pozten gaituk hire txapelarengatik, emozionantea izan huan. Beste batzuk ere ezagunak ditiagu ( Erika, Julio Soto adibidez) baina hi kate hontako kide izanda poza handiagoa. Gainera ingurukoekin porrak egiten jardun nauk aste hontan eta inork ez hinduen txapelerako faborito jotzen, gehienak Jon Barberena eta Erika jotzen zitiztean, eta batzuk Arano eta Julio ere. Eta Julen zer? galdetuta denak berdina erantzuten zitean: Ez duk gaizki ibliko, hortxe 3. edo 4. seguru izango duk, baina aurrena ezetz.
Nik banekien txapelduna ateratzeko adina talentu bazela hor, eta heure alde egin nian apustu (badakit pasata gero esateak ez duela balio, baina egia da) eta ttak asmatu! Goza zak ba txapela, ongi merezia daukak eta!
Xagua -(e)k esandakoa
Martxoa 17, 2008 @ 7:25 pm
Zorionak Julen! Asko pozte nauk benetan! Segi zak holaxe ta ospatu zak txapela!! Trago bat hartzak bertsokatekuan omenez eh!
Turbix -(e)k esandakoa
Martxoa 17, 2008 @ 9:43 pm
Banekian bertsolari
paregabea hintzala
eta utziko duala
denbora luzez itzala,
nahiz ta han ez nintzan izan
nahiko nukeen bezala,
bazekiat bertso-saio
mundiala izan zala,
ofiziotan egurra
puntutan berriz azala,
ta Kamiltxo hartzarenak
bertso pare geniala.
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Martxoa 18, 2008 @ 8:20 am
Aupa Julen!
hemendik urtebetera Euskal Herrikoa!! (Silveirak hori erraten zuien irabzten zuenean…)
Manex -(e)k esandakoa
Martxoa 18, 2008 @ 8:55 am
Zorionak Julen!!
Txapela dotore gelditzen zaik!! Nahiz eta oraindik saioa ez entzun seguru bertso paregabeak bota hituala!! Merezia huan!