TURBIX

shrekcito.jpg

Bertso pare bat idatziz
horra presentazioa,
banuen hemen sartzeko
aspaldin ilusioa
Gorka Urbistondo naiz ni
Bertsoa afizioa,
Mekaniko (txatarrero)
Da nire ofizioa   (bis)
Kalimotxo ta Gin kasa
Dira nire bizioa
Saskibaloia gustoko
Eta tau-kin pasioa
Afari ta bazkariak
ia ia obsesioa
Neskatan eitea berriz
Zientzia fikzioa.    (bis)

Argazki hau aurkitu det
armairu baten gordea,
garbi ikusten da hemen
ni naiz mutil dotorea,
beti umoretsu nago
ez naiz batere bordea,
umetatik gainezka det
haixea ta umorea
amak esaten dit leno
nula fisiko hobea
orain aldatu egin zait
txikitako kolorea
azaletikan joan zait
gorputzetik ez ordea
orain beste zentzu baten
bait naiz apur bat berdea.  (bis)

zabaldubildudel.icio.us

10 Iruzkin

  1. Xagua -(e)k esandakoa

    Martxoa 7, 2008 @ 11:46 pm

    Txatar bete lan eginda
    gero parranda atera,
    berriz ere izango dek
    txatarra hutsez kartera.
    Baina parranda sekula
    eztek izaten kaltera,
    behintzat ondo lotuz gero
    bertsoarekin batera.
    Heuk hala eiten dekela
    hartua nian tankera,
    hargatik joan nituan
    “idatzi zak” esatera,
    antza denez mantentzen dek
    han egindako aukera,
    benetan pozten nauk Turbix,
    ongi etorri katera!

  2. Silvi -(e)k esandakoa

    Martxoa 8, 2008 @ 3:21 pm

    Kitto!

    ya axpettiarrak eta dana…
    pf. jajaja. en fin

  3. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Martxoa 8, 2008 @ 11:37 pm

    axkottiarrak onartuta beko zulora erori ginen… ea pixkat altxatzen garen!

  4. Turbix -(e)k esandakoa

    Martxoa 9, 2008 @ 2:07 pm

    Bertsokatea ez doa ondo
    hartu nion horren traza,
    bertso moduan idazteari
    eiten diozue pasa,
    eta ni nola sentitzen naizen
    horretarako kapaza,
    Axkoitiarren markak haustea
    iruditzen zait erraza,
    askoz hobea izan ohi bait da
    Azpeitiarron arraza.

  5. Silvi -(e)k esandakoa

    Martxoa 9, 2008 @ 3:44 pm

    ejem

  6. Xagua -(e)k esandakoa

    Martxoa 10, 2008 @ 10:32 pm

    Harritzekua berrize Silvik
    ixilik ezin mantendu…
    Azpeitiar bat sartu dela ta
    hainbeste atarramendu.
    Hobe zenuke “ejem”-en ordez
    bertsoz erantzun bazendu…
    “Azpeitiarrok hobeak gara”
    Turbixek du nabarmendu;
    hala ote den ez dakit baña
    oaingoz hala ematen du.

    Azpeiti 1-0 Azkoiti

  7. [KZBL#19] -(e)k esandakoa

    Martxoa 10, 2008 @ 11:29 pm

    ni ere nago Turbixen alde
    ondo ezagutu barik
    silviak behintzat eratzuteko
    ez daukat esperantzarik
    azkoittin jende ona dagola
    erdeki asko badakit
    bainan azpeittin alde nago gaur
    hara guztiok zergatik
    azpeittin alde nago siliviai
    kontra egiteagatik.

  8. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Martxoa 11, 2008 @ 8:42 am

    Turbixen hitzak buru gainean
    hartu dituenez danba
    Ixil-ixilik bertsorik gabe
    gelditua zaigu hara
    baina ez kezka ezagutzen dut
    nik nolakoa den jada
    portatzen bada hau azkoitiar
    peto-petoen gisara
    Atxintxiketan erantzungo du
    benetazkoa balin bada

  9. Manex -(e)k esandakoa

    Martxoa 11, 2008 @ 10:19 am

    Ostiralean kide berria
    sartu zen Bertsokatean
    eta agudo hasi zaigu hau
    besteengana atakean
    kasu egin niri badakit eta
    holakoak esatean:
    gauza onikan ezin da espero
    zapo ta xakel artean

  10. Silvi -(e)k esandakoa

    Martxoa 12, 2008 @ 7:45 pm

    Aipatu dira hainbat
    zakel eta zapo
    “ejem” eskas batekin
    erantzun nulako…
    hitz soiletik bertsora
    egingo dut salto
    Kzbl gure alde
    nahi nukeelako…

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5