Bota bertsuba IV

Joxe Mari

Elekziyuak datozela ta… bota bertsuba!!!

zabaldubildudel.icio.us

5 Iruzkin

  1. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Martxoa 4, 2008 @ 10:32 pm

    barkatu baina ni abstenitzen naiz!

  2. Manex -(e)k esandakoa

    Martxoa 5, 2008 @ 9:35 am

    Ez dut ulertzen inuxente hau
    presidente nola izan den
    Azoreetan Bush eta Blairren
    atzetikan lerden lerden
    ta España va muy bien
    gezurra han ta hemen
    eta gerraren ondoren
    pentsakor eta kezkaturikan
    guztiok geratu ginen

  3. Anonimoa -(e)k esandakoa

    Martxoa 6, 2008 @ 7:40 pm

    Mukibeltz honek ein zigun
    krixtoren putada sorta,
    halare jarraitzen dugu
    oraindikan tipo horta,
    injustiziz injustizi
    tai ñorri ez importa!
    non daude EA, Aralar,
    ta non dago EAJ?
    Emaitza aspalditikan
    erabakita dago ta,
    esango da, izan dela
    abertzaleen porrota,
    duda handirik ez dago
    botoa eman, ez bota
    beraz igandean egin
    dezagun denok boikota.

  4. Hooooligan -(e)k esandakoa

    Martxoa 7, 2008 @ 9:14 pm

    Heriotza bat izan degu gaur
    atentatu bat medio,
    lekuz kanpoko eraso horrek
    zeinentzako du balio?
    Bigotes eta bere kolegek
    gero zenbat hitz-jario,
    edozein hartuz terroristatzat
    ta haien kontra serio,
    baina atzetik indarra ere
    horretxek ematen dio.

  5. Xagua -(e)k esandakoa

    Martxoa 10, 2008 @ 10:44 pm

    Arrazoia daukazu
    Aitor beharbada,
    (baldin ta politikan
    arrazoirik bada).
    Lekuz kanpo bost tiro
    erantzun gisara,
    begia begi truke
    gaizki gabiltz hara,
    ez degu ikusi nahi
    ta_itsutuko gara.

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5