Zorionak Attor!!!!!
2008 Martxoa 1 @ 19:58 (Albisteak, bertsokatea)
Atzo Erniarraitzen
zer nolako filma
ederra zen giroa
ederra klima,
kas naranjak bazeukan
nahiko bitamina,
Attorrek demostrau zun
bertsotan zekina,
ideiak arrima
ta graziz konbina
doinu ta errima
eta ez patina,
txapeldun izateko
aski SISTIMA (bis).
Bazun emoziyua
ta barne kilima,
parrandarako prestu
autoestima;
baina hori etzuen
autoak estima,
Zarautzera bidean
Santa Katalina!
Pozaren biktima,
kotxiak patina,
bazterra arrima,
hura adrenalina!!
txapela ospatzeko
a zer SISTIMA (bis).
Nahiz sustoa inork ez
guri elimina,
laxter heldu zen berriz
pozan rutina,
txapela kendu gabe
juergara arrima,
hortik aurrera daki
norberak dakina…
Aitzak ondo lima,
bertso gasolina
heltze zaik Pekina,
segi zak makina!!!
Gustatze zaiguk eta
hire SISTIMA (bis).
Xagua

ane -(e)k esandakoa
Martxoa 2, 2008 @ 10:04 pm
zorionak!
Manex -(e)k esandakoa
Martxoa 3, 2008 @ 10:23 am
Hire sistimak aldarrikatzen
ez daukak pareko inor
jipoitzaileen aurka burrukan
original eta gogor
neska gazteai hortzikan gabe
firmatu behar dula hor
saio bikaina osatu huan
xume apal eta jator
merezi zenun txapela eta
disfrutatu ezak Aitor!!
Zorionak!!
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Martxoa 3, 2008 @ 3:02 pm
aupa Aitor!
(Ongi ulertu badut txapela irabazi duzu baina beste akorik ez dut ulertu oierren bertsotan… istripua izan al duzu ba?^)
Anonimoa -(e)k esandakoa
Martxoa 3, 2008 @ 9:37 pm
Aitorrek irabazi
Azpeitin txapela,
Zarauztar arrarua
litzake bestela.
Gero etxerakuan
kunetatik pasa,
edari peligroso
xamarra da kas-a.
Hooooligan -(e)k esandakoa
Martxoa 4, 2008 @ 10:16 pm
Eskerrik asko Oier bertso hoiengatik, politak dituk. Baina ni han 8ko txiki bat osatzeko errimaik billau ezinda, ta hik ze ta 9 puntukuan 3 bertso rima horrekin! Baina beno, geo bertso horrek zerbaiteko baliyo izantzian beintzat.
Ta zoriondu nazuen besteei re eskerrik asko: aneri ta manexei,ta ekhiri re bai, (nahiz ta emateun ez daola geyegi enterauta). Holako zerbait aitzia batzuntzat igual tontakeri bat izangoa, baina neretzat asko da, eskertzekua
Ta jakin nahi dunantzat Oierren bertsuak hobeto ulertzeko, istripuik ez baina eskapada dexentia egin genun etxerakuan rotonda batian, baina bolantazo bat eta pare bat kono bota ostian hor nunbaitetik atea giñan beintzat minik hartu gabe.
Ba hori, interesantia ezta? Segi holaxe eta maizago idatzi.
aritz -(e)k esandakoa
Martxoa 6, 2008 @ 12:15 pm
Erniarraitzen aritu zinen
umil-umil, jator-jator
denei erantzun onak emanez
ez zenduen mindu inor
alaia martin, gaztelumendi
eta aitor nor baino nor
bertsolaritzak nola aitorri
txapela beltza zion zor
lortu zuen ta nire partetik
ZORIONAK ZURI AITOR!!!