Zorionak Attor!!!!!

Zorionak attor!!

Atzo Erniarraitzen
zer nolako filma
ederra zen giroa
ederra klima,
kas naranjak bazeukan
nahiko bitamina,
Attorrek demostrau zun
bertsotan zekina,
ideiak arrima
ta graziz konbina
doinu ta errima
eta ez patina,
txapeldun izateko
aski SISTIMA (bis).

Bazun emoziyua
ta barne kilima,
parrandarako prestu
autoestima;
baina hori etzuen
autoak estima,
Zarautzera bidean
Santa Katalina!
Pozaren biktima,
kotxiak patina,
bazterra arrima,
hura adrenalina!!
txapela ospatzeko
a zer SISTIMA (bis).

Nahiz sustoa inork ez
guri elimina,
laxter heldu zen berriz
pozan rutina,
txapela kendu gabe
juergara arrima,
hortik aurrera daki
norberak dakina…
Aitzak ondo lima,
bertso gasolina
heltze zaik Pekina,
segi zak makina!!!
Gustatze zaiguk eta
hire SISTIMA (bis).

Xagua

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5