Bonbila piztuta?
2008 Otsaila 20 @ 22:16 (asmakizunak)
Hona berriz asmakizuna, astindu garuna, laguna!
Bi pisutako etxe batean
daude 3 interruptore,
goiko pisuko gelako argia
batek pizten du dotore.
3-rak beheko pisuan daude
traidore traidore.
Jakin nahi nuke pizten duena
ote den A, B edo D.
Baldintza batzuk: argiak ez du
erreflejorik egiten,
bakarrik zaude, ezin da deitu
ta ezin da etxetik irten,
gora behin soilik igo zaitezke.
Ez da hain errez jakiten
halere ea emaitza ona
norbaitek ematen diten.
Xagua
iraia -(e)k esandakoa
Otsaila 20, 2008 @ 10:57 pm
nik badakit!! jarrikot, edo intrigan utziku bihararte?? jejeje
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Otsaila 21, 2008 @ 8:33 am
Eskatu nahi dut erantzun ona
nik emateko baimena
nire ustetan oraingoz behintzat
ulertua baitut dena
interruptoreak 3 dira ta
bakarra da ona dena
ona izango da beheko argia
itzaliko ez duena
Xagua -(e)k esandakoa
Otsaila 21, 2008 @ 10:13 am
Nahiz Ekhi asko saiatu zeran,
ta ulertu dezun dena,
ez da erantzun okerra baina
ez da erantzun zuzena.
Ta zuk Iraia zer pasatzen den
badakizu oaingo hontan,
bihar erantzun bildurri gabe
baña hori bai, bertsotan!
kzbl -(e)k esandakoa
Otsaila 21, 2008 @ 12:34 pm
ni betidanik izan naizenez
sasi esperimentu zale
interruktorek eta bonbilak
letuta esan det: bale!
karkaxa osti batekin kendu
ta hara sei kable ale
behatza jarri ta kalanbriak
ez badu egiten kale
juxtu hori den seinale!
kontuz ibili, behatzak lehor
izan ditzagun bazpare
eta ahal dela hobe ez izan
ura gertu, parez-pare
zeren bestela egongo ginen
urgentzitan oso grabe
erantzun ona eman dizuet
neroni jaun eta jabe
a, ta gora igo gabe!!!
agian ez da Xaguak pentsatutako erantzuna baina ona behintzat bada. bakizue, nik eskailerak ez igotzeagatik edozer gauza…kar kar kar
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Otsaila 21, 2008 @ 1:04 pm
ez kzbl ez!
goikoa ez duelako pizten, ez du erran nahi interuptoreak ez duela funtzionatzen!!
Orduan, edozeinetan behatzak sartuta ere… kixkaliko zinateke
Julen Zelaieta -(e)k esandakoa
Otsaila 22, 2008 @ 9:25 pm
ez A , ez B ez D, nere ustez
eztago pizteko onik
norrek erran du bekoren batek
goikoa piztu behar dunik????
alfer alferrik pentsatu baino
ez pentsatzea hobea
goikoak goian izango baitu
bere interruptorea
beraz gaurkoa txorrada bat zen
ta erantzuna hor bego
ekhinobitxek du arrazoia
arrazoirikan balego
banoa baina kontu bat argi
utzi nahi nuke lenbizi
ni ikasle garaian enintzen
horren aspertua bizi
iraia -(e)k esandakoa
Otsaila 25, 2008 @ 5:26 pm
lehenengo bonbila bat izitu
10 minututan edo
gero bonbila amatau eta
geldituko jaku bero.
bigarren interruktoreari eman
bonbila bat piztuko da,
bonbila izituta utzite
ta gora igoko gara.
goian gaudela oso erraza da,
bero dauena lehena,
piztuta badago bigarrena,
ta amataute hirugarrena.
EZ ZAN HAIN ZAILA!!
[KZBL#19] -(e)k esandakoa
Otsaila 25, 2008 @ 9:45 pm
iraia berriya dala ta nei kabroia izatia egokitu zait… 2.koplan: piztukO DA eta igoko gARA. ez da oso errima ona ez…¿? jiji.
Xagua -(e)k esandakoa
Otsaila 25, 2008 @ 9:49 pm
Nahiz hau asmatzen saiatu diren
hemen astakirten pila
antzematen da Iraiai soilik
piztu zaiola bonbila.
Badakit zeba atera zaion
horren errima baldarrik,
oi da bonbila “izitu” zela
10 minutuz bakarrik…
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Otsaila 25, 2008 @ 10:01 pm
Egoera hau esplikatzeko
orain garaia heldu da
Iraiak Bonbilla izitu du
ta Kazabal izutu da
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Otsaila 25, 2008 @ 10:02 pm
badakit ez duela errimatzen Kazabal baina argi jarri dezagun! zer da garrantzitsua errimatzea ala bertsoa botatzea!
AUPA IRAIA!!
[KZBL#19] -(e)k esandakoa
Otsaila 26, 2008 @ 9:26 am
iraia hasi berria bada…
lasai iraia zure errimez
ezin natzaizu ni kexa
hasiberritan errimatzea
ez da batere erreza
Ekhik’e poto egin digu ta
hau da tipo aldrebesa
ondo errimatzen ez dakien bat
izango al da jueza?
aupa iraia maiuskuletan
lortu nahiean babesa
hala ere ni kikiltzea da
lan zaila eta nekeza
nahiz ta iraiak hastean igual
burutu duen proeza
ekhi daukagu beteranoa
baina du talentu eza
…
zirikatzea beti izan dut
berezko naturaleza.
Manu -(e)k esandakoa
Otsaila 26, 2008 @ 2:12 pm
Oierrren asmakizun
hauek onak dira
Baina nere ustetan
zaharkitu dira
Bonbiletan aukerak
ugariak dira:
kontsumo bajukoak
erabiltzen dira
Eta hoiek berotzen
ez direnak dira