Bota bertsuba III

Bota bertsuba

zabaldubildudel.icio.us

6 Iruzkin

  1. Txirrita -(e)k esandakoa

    Otsaila 5, 2008 @ 2:45 pm

    Sabana zabalean
    goxo bezain bero,
    txikiekin jolasten
    nabil egunero,
    zebratxo bat bazkaldu
    bueno bat… bi edo?
    lasai etzanda lasai
    ta lo hartu gero,
    baina begiratzea
    etzazu espero..
    jan egingo zintuzket
    ikusi ezkero.

  2. Xagua -(e)k esandakoa

    Otsaila 5, 2008 @ 2:53 pm

    Nahiz eta askok pentsatu zer du
    lehoiak beldur ezkutu?
    Ikaratzeko ez degu zertan
    arriskua ezagutu.

  3. Kzbl -(e)k esandakoa

    Otsaila 5, 2008 @ 3:23 pm

    nork ikusi du lehoi handi bat
    berezko ingurunean?
    nor fijatu da korri egiteko
    duen modu txukunean?
    ta ehizatzeko unean
    duen arrotasunean?
    lehoia ta ni igual igualak
    gera berdintasunean
    maitagarriak izan ohi gara
    goserik ez dugunean.

  4. Julen Zelaieta -(e)k esandakoa

    Otsaila 10, 2008 @ 7:24 pm

    hara lehoi bat, berez ez dena
    oso animali hotzana
    begiak hankaz tapatu eta
    diona; ” ze panorama!
    ui ui nolako katastrofea
    datorkiguna, ai ama!”
    buruak buelta pila eman ta
    futbol mundura narama
    agian honek erakusten du
    atletiken panorama

  5. Julen Zelaieta -(e)k esandakoa

    Otsaila 10, 2008 @ 7:27 pm

    ostia! potazoooo!!!!.

    ederki hasi gattuk!! jeje!

    bueno erran nahi nuen:

    agian honek erakusten du
    “atletik de bilbaon” drama!

    poto lapsus izan da…ongi segi!!

  6. Manu -(e)k esandakoa

    Otsaila 14, 2008 @ 12:28 pm

    Lehoia egongo da
    beldurrak hartuta
    Haritzen lehengo sorta
    irakurri du-ta!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5