Gaur damutzen naiz baina…
2008 Otsaila 4 @ 13:40 (Sortak)
Hona hemen Haritz Casabalek idatzitako sorta bat. Batzuek zentsura merezi dutela diote, 2007ko Ibon Zabala bertso paper lehiaketan zentsuratuak izan ziren. Ongi egina? gaizki? zuen iritzia jakin nahi dugu.
GAUR DAMUTZEN NAIZ BAINA…
nituen berrogei urte,
ez horrenbeste bertute. (BIS)
lehen emango nuke
dena ume sexu truke
gaixotasun bat nuen bai.
baina enuen sendatu nahi!
ikusiz hainbat argazki
igaro hainbeste asti (BIS)
nahiz jakin ondo aski
hau zegoela gaizki.
etzen damurik iristen.
enuen begirik ixten!
beñaten begi dizdira
ikusten zen urrutira (BIS)
joaten zen tokira
ni berari begira.
enuen utzi aparte.
nahi nuena lortu harte!
nere ametsen topea
zen berekin egotea (BIS)
izan banu zortea
ginake bikotea.
ez dakit berak nahi zuen…
baina nik grabatzen nuen!
klasetik ateratzean
sartaraziaz kotxean (BIS)
ni beñaten atzean
bera oihuz lertzean.
bazen garrasi ederrik.
nahiz etzegoen plazerrik!
hogei polizi batera
atea botata behera (BIS)
lehenik bota lurrera
ta eskuak atzera
juxtu harrapatu ninduten
bere bideoak ikusten!
kalabozorik epaira
zuzenean joanez gaira (BIS)
seinalatzeko gai da
behatza nere mahaira
hogei urteko kondena.
bihar amaituko dena!
nengoen atxilotua
eskuburdinez lotua (BIS)
azalduaz patua
nere abokatua:
“Beñat zenuenez mindu
bere buruaz egin du!”
Beñat zen horren liraina…
gaztea bezain apaina (BIS)
gaur damutzen naiz baina
jaso arren ordaina
horrekin ez da nahikoa
hilda dago mutikoa!
ez hesi ta ez harresi
ez harresi ta ez hesi (BIS)
enaiz joango ihesi
ez dut hori merezi
denek jakin dezatela
moustro puta bat naizela!
egina otu aldiro
nere buruari tiro (BIS)
joko nion segido
gerta ez dadin berriro
ez dut esango gezurra.
neronek daukat beldurra!
Doinua: Ia guriak egin du.
Egilea: Haritz Casabal.
*[KZBL#19]*

ekhinobitx -(e)k esandakoa
Otsaila 4, 2008 @ 10:01 pm
bertsoak irakurrita
begiak ezin itxita (BIS)
gogoetan jarrita
egia da apika
Haritz beldurra duzu Ai…
eta orain guk ere bai!
Xagua -(e)k esandakoa
Otsaila 5, 2008 @ 11:29 am
Nahiz egon naizen begiak ezin
itxita irakurtzean,
Hau zentsuratu? Nola liteke?
ipini naute trantzean…
interesen bat egon behar du
honen guztian atzean…
okerragoak bota ohi baititu
bertso saio bakoitzean.