the awful truth (egia penagarria)
2008 Urtarrila 28 @ 21:42 (Bota bertsuba!, gogoetak)

argazkian hala dio, baina noraino da egia hau egia dela???
bertso bidezko iritzi eta erantzunen esperoan gaude
macdalen?
garin?
manu?
xagua?
aitor hooligan urbieta?
garganta profunda?
monica?
silvi?
ekhi?
…
[KZBL#19]
Ekhiren bertsioa :

Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Urtarrila 28, 2008 @ 10:00 pm
aber haritz oraingoan
nola dudan erantzuten
hola gauzik askotan
ez dugulako ikusten
biak bajatu ohi dira
eta biak dira puzten (?)
ez dakit ea guziek
oso ongi ulertu duten…
baina zuzendu nahi nuke
hala badidazu uzten
hara hemen egiazki
berez nola behar luken
Silvi -(e)k esandakoa
Urtarrila 28, 2008 @ 11:18 pm
Bi egunean ekhiri hainbat
ziri sartze ta galdera
haritzen amor platonikoa
ekhi bera ez ote da?
Ez dagonetik atera nahian
haritz ibili da gogoz
alperrik eztet hitzegin nahi ta
ixilduko naiz oraingoz…
Bilintx -(e)k esandakoa
Urtarrila 29, 2008 @ 2:51 pm
Bihotz baten lekuan
mila banituzke
zuretzako maitia
izango lirake,
baina milan lekuan
bat besterik ez det
har tzazu ba maitia
bat hau mila bider.
Xagua -(e)k esandakoa
Urtarrila 29, 2008 @ 2:58 pm
Bilintxetikan “the awful truth”-ra
bada nahiko distentsio,
azkenan ustez mutilok degu
horrenbeste perbertsio.
Hnako ere baliyo du ta
hau aipatu det lentxio:
gezurretikan gutxi duela
baña egitik gutxio.
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Urtarrila 29, 2008 @ 5:15 pm
nere bertsioan neskarentzako
ote duzue nabaritu
bihotza utzi egin dut baina
burumuinik ez dt gehitu