BERTSO EGUNA 2008 by Haritz Casabal.

bertso egunean
zenbat desfas ta delitu
Ekhi re bertan zegon
nahi zuen kunplitu
kontatuko dedana
ikusiz in situ
Ekhi ligatzen gogor
zitzaigun aritu
ezpainez egin nahian
hamaika prediku
bihurtuz amodio
faltaren mediku
neska bat hurbildu ta
ezin konprenitu
nuen neska hain azkar
zitzaion mugitu
denak begira geunden
ta etziren gorritu
de hecho egin zuten
dexente segitu
Ekhi pozez galtzetan
ezin zen kabitu
olagarroak beso
motzagoak ditu!

“Ekhi pozez galtzetan
ezin zen kabitu”
esaldiak uste baino
zentzu geio ditu

[KZBL#19]

zabaldubildudel.icio.us

13 Iruzkin

  1. Patxi Bakallo -(e)k esandakoa

    Urtarrila 27, 2008 @ 4:00 pm

    Nor izan zen biktima?
    Erruki beregatik.

  2. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Urtarrila 27, 2008 @ 9:09 pm

    kupela hustu eta ni bete
    ta bihurtu erdi ero
    interpretazio hori halare
    haritz enuen espero
    zure esaldia ze gogorra den
    gaizki ulertu ezkero
    galtzetan nola sartuko nintzen
    hainbeste jan eta gero

    Irakurria irakurrita
    daukat ezin sinistua
    atzo gauean egon nintzela
    kasabalek segitua
    “delitu” “desfas” “dexente” “de hecho”
    hori da hori predikua
    neska batekin hitz egitea
    hori al da delitua?

    bertsoaldia ez da bukatu
    ta segitu dut begira
    “Olagarronak Ekhinak baino
    beso motzagoak dira”
    baina Kasabal nasten dituzu
    hasera eta segida
    argi al duzu atzo gauean
    zeinek zeini zion tira?

    P.D : KABROIA!!!

  3. [KZBL#19] -(e)k esandakoa

    Urtarrila 27, 2008 @ 11:12 pm

    zenbat igurtzi, zenbat ikutu
    laztan edota fereka
    kurba artean sartuta zure
    buruak galdu oreka
    “bera etorri zen” aipatu dezu
    gezurra esan tarteka!!!
    seguruenik SILVIAk jarri
    dezuna letu du eta.

    P.D: KABROIA? BAI Y A MUCHA HONRA

  4. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Urtarrila 28, 2008 @ 1:55 pm

    Barka Kasabal ez dut aipatu
    bera etorri zanikan
    baina galdera egin nahi nizun
    ea seguru zeneukan!

    PD: KABROIA X 2

  5. [KZBL#19] -(e)k esandakoa

    Urtarrila 28, 2008 @ 7:01 pm

    batzutan SILVIAK ipini dio
    bertsokateari ginda
    eta zergatik ez du idazten
    gaitzat dugula jakinda?
    bere nalga ta dominga
    zu kontrolatu ezinda
    bi gauzetako bat daukat ziur
    buruari eraginda:
    edo lotsati xamarra degu
    edo damutu egin da!!!

    alkola izan daiteke jarri
    dezakeen aitzakia
    zuri egiteko larunbatean
    egindako atakia
    iluntasun eta kia
    zaila zuen ikustia
    damua, lotsa aipatu det lehen
    baina SILVIA gaztia
    bastante ondo ezagutzen det
    eta ez da lotsatia!!!

    nolakua du oso txikia,
    edota oso handia?
    nolakoa du iletsua edo
    bate ilerik gabia?
    ta likido emaria
    beixa edo txuria?
    Ekhi zer degu neska batentzat
    penitentzia? saria?
    nik gutxienez jakin nahi det ta
    non krixto zabiltz SILVIA???

    ta orain kabroia bider zenbat???

  6. Anonimoa -(e)k esandakoa

    Urtarrila 28, 2008 @ 8:08 pm

    bider… mmmm… nola esan…. en fin. beste asmakizunik ez al du iñok jarri ber? bate eztet asmatzen baño entreteniu ette naiz gutxiñez. ala aldau gaxe.

  7. kzbl -(e)k esandakoa

    Urtarrila 28, 2008 @ 8:34 pm

    anonimoa… bai zea!!! zu silvia zea!!! “aldau gaxe” horrek delatatze zattu!!!

  8. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Urtarrila 28, 2008 @ 8:54 pm

    Bertso guziak irakurrita
    nolako sentsazioa
    iduritzen zait nastu direla
    egia ta fikzioa
    Haritzek luze eman ondotik
    bere_interpretazioa
    orain bakoitzak eman dezala
    nahi duen juizioa
    erabakiaz zein den bertsoa
    eta zein den bertsioa

  9. Silvi -(e)k esandakoa

    Urtarrila 28, 2008 @ 10:45 pm

    Len ahaztu in tzitek izena jartzie

    SILVIA? bai y a mutxa honra

  10. Xagua -(e)k esandakoa

    Urtarrila 29, 2008 @ 2:35 pm

    Bertxotan edo bertxortan zeuden,
    mahai gainean bi bertsio
    bertsolariok zirikatzea
    nola degun dibertsio
    sortu da nahiko tentsio,
    P.D ta atentzio.
    Ondorio bat ateratzea
    beti denez pretentsio:
    gezurretikan gutxi duela
    baina egitik gutxio.

  11. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Urtarrila 29, 2008 @ 5:28 pm

    komo aki no hay solo kastellanos, me gustaria ke alguien traduziera ke es la “honra”. Asi entendire lo ke se dice… y me interesa!!

  12. kzbl -(e)k esandakoa

    Urtarrila 30, 2008 @ 12:48 am

    a mucha honrak gutxigora behera eta harro esan nahi du.
    hau da,
    kabroia? y a mucha honra
    kabroia? bai eta harro nago
    quest que cest tu conprene??? (eztakit frantsesez, igertzen da ezta)

  13. ekhi -(e)k esandakoa

    Urtarrila 30, 2008 @ 1:43 pm

    Si ! Se ve ke no halblas el idioma de Molière

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5