BOTIKARIOA ETA NESKA LAPURRA

Zegaman, 1980-XI-5

Gaia: Botikarioa (Joxe Lizaso) eta lapurretara doan neska (Lazkao-Txiki)

lapurra.jpg

Laz:

Nere pistolarekin
ni botikan sartu,
ta botikario hau
bat ez da bildurtu.
Drogarik bai al dezu?
Nai nuke drogatu,
zoriona zer gauz dan
ezbaitet probatu.

.

Liz:

Entzun dezute orain
neskatxak zer dion,
zeren billa zebillen
antzematen zaion.
Nun izan aiz: Zarautzen,
berdin da Orion?
Pistola ori, neska,
zeiñi kendu dion?

.

Laz:

Pistola ekarri det
diozun moduan,
orain errez billatzen
diraden lekuan.
Bati ostu nion ta
gorde nun kolkuan,
beste bat e badet ta
ibili kontuan.

.

Liz:

Arma aundi batekin
au da neskatilla!
Disimuluan dator
droga batzun billa.
Zertarako den droga,
zertako pastilla?
Ik ez al uke obe
gustoko mutilla?

.

Laz: (Bertsorik onena)

Drogaren billa nator,
zuk ondo sinetsi;
beti zuk zeureari
nai diozu eutsi.
Emaidazu porrua
eo berdin zait hatxi,
emen kontu oiekin
berriketa gutxi.

.

Liz:

Neskatxa arraioa,
jarrai zazu txukun,
mutil jator batekin
egin adi lagun.
Arek dibertiko au
tanbolin da ttun-ttun,
droga ta txorakeiak
alperrikan ditun.

.

Aitor “Hooooooligan” Urbieta

zabaldubildudel.icio.us

3 Iruzkin

  1. Xagua -(e)k esandakoa

    Urtarrila 19, 2008 @ 10:26 pm

    Zarautzen pistolarik
    ezta neskatila,
    ez gera horrelako
    mafioso koadrila…
    Gordetako pistolak
    bai ordea pila,
    droga ahaztu ta zatoz
    mutil baten bila…

  2. Manu -(e)k esandakoa

    Urtarrila 22, 2008 @ 12:17 pm

    Neska arren ibili
    hadi txukun-txukun
    Oier Aizpuruakin
    egin hadi lagun
    Zarautzen txoakeiak
    alperrikan ditun
    Oierrekingo dizkin
    tanbolin ta ttun-ttun

  3. Xagua -(e)k esandakoa

    Urtarrila 22, 2008 @ 12:27 pm

    larai laralai laralai tanbolin ta ttun-ttun.

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5