Azterketak…

Azterketak

zabaldubildudel.icio.us

7 Iruzkin

  1. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Urtarrila 15, 2008 @ 10:38 pm

    Azterketetan oporraldia
    hartzea ez da hain txarra
    denek bait dute garai hauetan
    ikasten hasi beharra
    Bi segundutan aterako dut
    nik konklusio azkarra :
    Alde egin nahian dagoela hemen
    idazten duen bakarra

  2. Manex -(e)k esandakoa

    Urtarrila 16, 2008 @ 11:18 am

    Ez baldin badek idazten ondo
    baina idatzita hobeto
    batzutan ondo etortzen baitek
    pixkat deskonektatzeko

  3. kzbl -(e)k esandakoa

    Urtarrila 16, 2008 @ 12:00 pm

    ta deskantsua hartu behar badu
    zarautz aldeko oierrek
    hobeto igual ez baina behintzat
    dexente idatziko det.

  4. Xagua -(e)k esandakoa

    Urtarrila 16, 2008 @ 9:58 pm

    Nahiz ta exageratu
    hori esatean,
    benetan egongo naiz
    nahiko apartean,
    halere sartuko naiz
    tartean tartean.

  5. Aitor "hooligan" Urbieta -(e)k esandakoa

    Urtarrila 16, 2008 @ 11:23 pm

    Ze azterketa ta ze atseden
    Oier hi sano al hago,
    horren gainetik Bertsokatea
    benetan indartsu dago,
    lan hauen erruz hiru-lau aste
    idatzi gabe igaro?
    Orain idatzi behar genuke
    sekula baino gehiago.

  6. kzbl -(e)k esandakoa

    Urtarrila 18, 2008 @ 1:23 pm

    bertsokatean otsaila noiztik
    degu deskantsu sasoia?
    ze burutapen, ze filosofi
    ze paja, ze paranoia!
    Attorrek dion modura orain
    jo behar genuke goia.
    hi haiz hi tipu bixkorra Attor
    ta hori dek arrazoia!!!

  7. Xagua -(e)k esandakoa

    Urtarrila 18, 2008 @ 7:05 pm

    Nahiz ta filosofia
    izan dotorea,
    hitz egin asko baina
    egin ez ordea,
    esana ahazten da
    goizetik gabea.
    Goia jo behar dela
    otsaila aldea?
    Zerren zain zaudete ba
    arlote parea!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5