Marrazki bizidunak
2008 Urtarrila 10 @ 22:13 (Eztabaidak)
Nik uste sofan eroso jarri
ta denok egon garena
orain ez bada txikitan behintzat
ondo jarrita antena,
bai Doraemon, bai Dragoi Bola
edo botatzen zutena…
Hargatik nahi det zabaldu_inkesta
bertsokatean barrena:
zein da zuentzat historiako
marrazkirikan onena?
Xagua
Xagua -(e)k esandakoa
Urtarrila 10, 2008 @ 10:17 pm
Aurreko argazkia
harturik aintzako,
nire botua dua
Dragoi Bolantzako.
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Urtarrila 11, 2008 @ 3:14 pm
nahizta burutik alde
in didan izenak
haiekin pasa ditut
momentu onenak
benetan zirelako
nire gustukoenak :
“mamuak harrapatzen”
ibiltzen zirenak
Manu -(e)k esandakoa
Urtarrila 12, 2008 @ 1:08 am
Lehen telebistak zeuden
marrazkiz beteta
“Doraemon”, “Hatori”
ta “Fly” -ren buelta
Oliber-ek jaurti-ta
Benji-k geldiketa
Chicho terremotoren
tripleak tarteka
Hala ere onena
Dragoi Bola Z
kzbl -(e)k esandakoa
Urtarrila 12, 2008 @ 1:52 pm
Dragoi Bola Z-ko
on eta gaiztoak
Doraemonen_zorroa
Hatorin brinkoak
Oliver eta Benji
aze ekipoak
Mark Lendersek botata
tiro_eliptikoak
“Ghost Bustters” ere ziran
kategorikoak
Dartagnan ezpatakin
une_historikoak
baina gustuko ditu
antxon mutikoak
la 2ekoak ziren
trotamusikoak!!!
Aitor "hooligan" Urbieta -(e)k esandakoa
Urtarrila 12, 2008 @ 3:26 pm
Argazkia ikusita
haurtzaroarekin oroitu,
marrazki bizidunekin
ai zenbat malko lehortu
Vicki bikingoak beti
nahi zuna ideiez lortu
Casper, Shin Chan, Tom ta Jerryk
beti besteak erotu
Capitain Planet ahaltsua,
Gadgetek e zenbat joku
“KaixoAmerikak” futbolan
oraina ta lehena lotu,
pottokiak, JamesBond Gazte,
Ninja dortokei bi botu.
Baina guztien gainetik
Songohan eta Songoku.
GUAZEN LAGUNOK AMETS BETEAN DRAGOIAREN BOLA BILA…..
ORAIN BADAKIT NONGO ZULOAN DAGOEN ALTXORRIK EDERRENA
GURE MUNDUA…. (nahi dunak segi……khamekhamekhaaaaaaaaaaaaaaaa)
Julen Zelaieta -(e)k esandakoa
Urtarrila 12, 2008 @ 7:40 pm
Nola zuen aldean
dudan urte asko
nire botoa bertan
utzi beharko
Oliber eta Benji,
Heidi eta Marko,
Goku, Bulma,Pikatxu
hamaika halako…
zuek jaiotzerako
nahiz etzen modako
botoa aintzako
“Sundi Bell”-entzako
mito erotiko bat
zen guretzako!
_____________________________________________________________________
Aitor “hooligan” Urbietari erantzuna
Goazen lagunok
amets betean
Manolon txapela bila batera
orain badakit
ze atzokitan
dagoen altxorrik ederrena
bertso mundua, irla haundi bat da
ta hortxe osten dut altxor ederra
…
(Xabier Silbeira, nafarroako txapelketa 92. finaleko lehen agurra)
Manex -(e)k esandakoa
Urtarrila 14, 2008 @ 10:39 am
Nahiz dragoi bolak beregan duen
borroka guztien xarma
bada beste bat kritikatzeko
soilik hitza duena arma
amerikarren bizitza ustel
eta horira naramana
Homerren outx-ak, Marge-n zentzua
ta Springfield-eko dana
The Simpsons baino hobea egiten
izango dutela lana