the awful truth (egia penagarria)
2008 Urtarrila 28 @ 21:42 (Bota bertsuba!, gogoetak)
2008 Urtarrila 28 @ 21:42 (Bota bertsuba!, gogoetak)
2008 Urtarrila 27 @ 14:16 (Albisteak, Parrandak, Ziri sartzeak)
bertso egunean
zenbat desfas ta delitu
Ekhi re bertan zegon
nahi zuen kunplitu
kontatuko dedana
ikusiz in situ
Ekhi ligatzen gogor
zitzaigun aritu
ezpainez egin nahian
hamaika prediku
bihurtuz amodio
faltaren mediku
neska bat hurbildu ta
ezin konprenitu
nuen neska hain azkar
zitzaion mugitu
denak begira geunden
ta etziren gorritu
de hecho egin zuten
dexente segitu
Ekhi pozez galtzetan
ezin zen kabitu
olagarroak beso
motzagoak ditu!
“Ekhi pozez galtzetan
ezin zen kabitu”
esaldiak uste baino
zentzu geio ditu
[KZBL#19]
2008 Urtarrila 23 @ 14:12 (asmakizunak)
2008 Urtarrila 19 @ 22:19 (Bota bertsuba!)
2008 Urtarrila 19 @ 19:59 (Bertso zaharrak)
Zegaman, 1980-XI-5
Gaia: Botikarioa (Joxe Lizaso) eta lapurretara doan neska (Lazkao-Txiki)
Laz:
Nere pistolarekin
ni botikan sartu,
ta botikario hau
bat ez da bildurtu.
Drogarik bai al dezu?
Nai nuke drogatu,
zoriona zer gauz dan
ezbaitet probatu.
.
Liz:
Entzun dezute orain
neskatxak zer dion,
zeren billa zebillen
antzematen zaion.
Nun izan aiz: Zarautzen,
berdin da Orion?
Pistola ori, neska,
zeiñi kendu dion?
.
Laz:
Pistola ekarri det
diozun moduan,
orain errez billatzen
diraden lekuan.
Bati ostu nion ta
gorde nun kolkuan,
beste bat e badet ta
ibili kontuan.
.
Liz:
Arma aundi batekin
au da neskatilla!
Disimuluan dator
droga batzun billa.
Zertarako den droga,
zertako pastilla?
Ik ez al uke obe
gustoko mutilla?
.
Laz: (Bertsorik onena)
Drogaren billa nator,
zuk ondo sinetsi;
beti zuk zeureari
nai diozu eutsi.
Emaidazu porrua
eo berdin zait hatxi,
emen kontu oiekin
berriketa gutxi.
.
Liz:
Neskatxa arraioa,
jarrai zazu txukun,
mutil jator batekin
egin adi lagun.
Arek dibertiko au
tanbolin da ttun-ttun,
droga ta txorakeiak
alperrikan ditun.
.
Aitor “Hooooooligan” Urbieta
2008 Urtarrila 18 @ 20:00 (Ziri sartzeak)
2008 Urtarrila 14 @ 17:01 (Parrandak)
kaixo danoi, xaguai denkantsu pixkat eman aldera gaur nik idazten det. larunbatean oier eta biyok, Lizeaga sagardotegira jun ginan debalde inbitaziodunentzat soilik zen txo…otxera. a, ta depaso bertso saio bat entzutera: Xabier Silveira (umillatu in nun ta umillatu in zan) xabi paya (silveirakin moskeatu eta etzuen asmatu) maialen lujanbio (mozkorra zegoen -eta porroak erretzen!- hobeto esanda, poRRRRRRRRRoak eRRRRRRRRRRRetzen, eta andoni egaña (que clase) saiua etzan oso ona joan; baina nik behintzat erki pasa nuen, ta ustet oierrek ere nik bezela, ondo pasa zula. donostin parranda iten saiatu ginan (ez genun in) zarautzen pixkat (oso pixkat) in genun ta martxa etxea.
pd1: oier hire kamixeta zeukeat.
pd2: txepelketan zain geatzen nauk.
oier egañarekin
ni silverren kontra
txaloka beharrean
genbiltzan mokoka
“urak kalte iten ziak”
esanez orroka
horrelako beste bat
behar degu bota!
KZBL
2008 Urtarrila 10 @ 22:13 (Eztabaidak)
2008 Urtarrila 5 @ 23:51 (asmakizunak)
Preso bat dago kartzelan eta
aurrean ditu bi ate
egun eta gau, gau eta egun,
zaindari bana daukate,
berdinak diren arren ateek
badute nahiko kontraste,
batek erio ezkutatzen du,
besteak uzten du aske.
Zaindari bati galdera bakar
bat egin behar dio bertan,
ta zaindari bat (zein den ez daki)
beti dabil gezurretan,
besteak berriz beti egia
zintzo zintzo ezpainetan.
Zer galdetuta jakin dezake
ate ona zein den benetan?
Xagua
« Aurreko orrialdea Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2
Report-Msgid-Bugs-To:
POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100
PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100
Last-Translator: Jokin Lacalle
Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5