Urte berri on…
2007 Abendua 31 @ 15:59 (Umore grafikoa)
Urte zaharra badoa…
Nahiz ta alaitu bihotzak
kanpaien ta kopen hotsak
botaz desio mordoa,
resakak haize txoroa
kentzen digunean lagun,
ze panorama daukagun
ordun gera ohartuko.
Berez deus ez da_aldatuko
beraz geuk alda dezagun.
Xagua

Xagua -(e)k esandakoa
Abendua 31, 2007 @ 4:14 pm
Ondo bukau urte zaharra ta hobeto hasi berriya!!!! Hike bai Patxi!! Alua haiz baño beno…
Aitor "hooligan" Urbieta -(e)k esandakoa
Abendua 31, 2007 @ 5:26 pm
Urte Berri on bertsokateko kide guztiei Aitorren partez.
Ahal dan ondoen bukatu zazue urte zaharra ta hobeto hasi berriya!!!
Manu -(e)k esandakoa
Abendua 31, 2007 @ 6:34 pm
Hoidek, ta beteze berriya ondo hasi!!
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Abendua 31, 2007 @ 7:51 pm
bateze berria gaizki ez hasi…
-ez hasi lurrean etzanda botaka
-ez hasi katxia burutik behera botaz
-ez hasi zakarrontzi baten barruan lotan
-ez hasi ezezagun baten ohean
-ez hasi … zuen ohean txintxo-txintxo lotan!!
Manu -(e)k esandakoa
Urtarrila 1, 2008 @ 9:57 pm
Azken aurrekoa ere ez?
Kzbl -(e)k esandakoa
Urtarrila 1, 2008 @ 10:31 pm
ni txintxo txintxo ibili nintzan.
ia ia komisaldegian bukatu nuen petardoekin 2 alkantarilla, bi armairu, zakarrontzi bat eta trafikoko señal bat lehertzeagatik…
urte berri on.
gutxiyo falta da zozketarako.
Julen Zelaieta -(e)k esandakoa
Urtarrila 2, 2008 @ 1:59 pm
iep!
nik ere ongi akittu nun…ongi mozkor bino ongi…Manu, zure kontten zinen ez? jeje! ala! ongi segi koadrila!