Euskal Herria-Catalunya
2007 Abendua 29 @ 17:51 (Sailkatugabeak)
Berdin selekzioa,
berdin olentzero,
La Razón zirikatzen
dabil goizero.
Hau jarri zuten azken
partida ta gero,
jendeari grazia
egin nahian edo…
Gaur San Mames bero
egon arren ziero,
La Razón-ek fuego!
Ez harritu gero,
bihar horrelako bat
jarri ezkero (bis).
Xagua

Julen Zelaieta -(e)k esandakoa
Abendua 29, 2007 @ 6:55 pm
izen berriarekin
beti bezain lerden
selekzioaren bertze
zita bat hemen
pena, ezin dut eta
ni enaiz egonen.
iaz haimaika gezur
irakurri omen
ea La Razonen,
zaleen eromen
babes, jai ta omen
guztien ondoren,
iazko astakeria
gainditzen duen!
Xagua -(e)k esandakoa
Abendua 29, 2007 @ 11:08 pm
Batek min belaunean,
besteak tendoian,
haseran jende gutxi
zegon sasoian;
ta gero bapatean
agertu da Bojan,
McDalenen adina
ta gola hor goian.
Deskanso sasoian,
0-1 kartoian.
Gero azken pregoian
ia kolofoian
baina berdinketa bat
zegon gidoian.
Julen Zelaieta -(e)k esandakoa
Abendua 30, 2007 @ 1:22 am
galtza motxetan jarriz
hogeitabikoa
golekin amestea
patetikoa
ikuskizua izan da
kategorikoa
baina emaitzarik so
hara,… betikoa!
jokoan, tipoa
1-1, tipikoa,
bien neurrikoa,
adosturikoa,
emaitza bera ez al da
sinbolikoa?
Xagua -(e)k esandakoa
Abendua 30, 2007 @ 10:10 am
Sinbolikoa da bai
gertatu zaiguna,
gaur indarrak bat egin
behar dituguna.
Beti golei begira,
gauza ezaguna,
baina legezko gola
da guk nahi deguna,
jarraituz jarduna,
gaur daramaguna,
seguru laguna
helduko zaiguna,
emaitzak garrantzia
duen eguna.
Patxi Bakallo -(e)k esandakoa
Abendua 31, 2007 @ 11:29 am
Argazki hau ez dago aterata Catalunya-Euskadi partiduan, hau, aurtengo udan Venezuelan jokatutako partida batetik aterata dago.
venezuela 3 Euskadi 4 bukatu zan partidua.
Xagua -(e)k esandakoa
Abendua 31, 2007 @ 11:32 am
Kasualitatez Patxi Bakallok xagua argazkiyan gañian jarriko balu, kontuatuko litzake Xagua ez daola nahastuta, Venezuela-Euskadi jartze baitu argazkiyan… Bestalde, argazki azpiko komentayuake eluke zentzuik eukiko (bestelare eztaka baño beno…) partidua Catalunyan aurka izango balitz. Ta azkenik, bertsuan ezta aipatzen Catalunyan kontrako partida, azken partida baizik, alegiya Venezuelan kontrakua. Aklarao ezta Patxi?
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Abendua 31, 2007 @ 1:52 pm
Nik gauza bat jakin nahiko nuke oaindik argitu ez dena: nor ostia da patxi bakallo?