G puntua 2007, finala Ilunben
2007 Abendua 18 @ 21:47 (Eztabaidak)
Bertsokateko hainbat kide Gpuntua bilatzea helburu izan duen Txapelketa eder honen partehartzaile izanik, edo ikusle, zalantzarik ez da Abenduaren 16ko Ilunbeko festaz denok gozatu genuela. Halako gertakari seinalatu batek Bertsokateko adituen balorazio bat merezi du, beraz, nahi duenak bere kritkatxoa egiteko edo bere iritzia emateko aukera du hemen.
Final on bat iruditu al zitzaizuen orokorrean? Gozatu al zenuen saioan zehar?
Merezitako txapelduna izan al genuen? Ados al zaude epaileen epaiarekin (sailkapenarekin)?
Zein bertsolari gustatu zitzaizuen gehien? Nork hutsegin zuen? Ze bertso edo bertsoaldi iruditu zitzaizuen onena?
Bestelako ekarpenik baduzue gustura jasoko dugu hori ere, zuen iritziak asko balio du-ta.
kzbl -(e)k esandakoa
Abendua 18, 2007 @ 9:57 pm
eskaera ikusita
nolako tentazioa
martinen bariazioa
tarteko doa kronika
illunben genuen zita
zortzi eta zortzi mila
eta txapiren koadrilla
“Aupa Txapi!” garrasika
ikutuz hainbat esparru
alaiak eta tristeak
zezendutako gazteak
zenbat oihu, zenbat marru
baditut mila amarru
ez ditudanak kalteko
oholtzara igotzeko
Casabal lau urte barru.
kzbl -(e)k esandakoa
Abendua 18, 2007 @ 10:03 pm
doinua: Habanera (Jon Martin-en bariazioa)
egitura:
A
B
B
A
A
C
C
A
D
E
E
D
D
F
F
D
aber nor dan urrengua…
Xagua -(e)k esandakoa
Abendua 18, 2007 @ 11:11 pm
Gozatu nuen nahiz eta
hain ona ez iruditu,
gehiago ezin kabitu
dena baitzegon beteta.
Askok “Txapi”-n eskupeta
espero zuten tiroka,
baña nahiz jardun orroka
soilik tira zun tarteka.
Ta Beñatek berriz tiro
ez zuen egingo baña,
zezen handiei tamaña
hartua die astiro.
Txapelketa intensibo
hau amaitu zaigu iada,
lasaitzeko garaia da.
4 urte barru berriro.
ane -(e)k esandakoa
Abendua 19, 2007 @ 8:55 pm
Finala ze marabila,
zortzi artixta kantari,
eta zortzi haiei adi,
zortzi haiek bider mila,
denak gpuntuan bila
batzuk amestzat txapela
gozatu egin nuela
argi geratu dadila
horixe nuen helburu
ta ez nindun hartu loak
oihuak eta txaloak
aipatu behar ditugu,
lau bat pankarta inguru:
“aurten gaztena nagusi!”
falta izan zitzaion gutxi…
lau urte barru seguru!
Aitor "hooligan" Urbieta -(e)k esandakoa
Abendua 19, 2007 @ 11:50 pm
Martinen Habanera zar hoiek hainbeste gustatu al zitzaizkizuen? Eztakitba
Nahiko polita gelditu zan, eta baloratzekua da holako arrixkuak hartu izana, baina bertsuak etzian oso onak, eta hainbeste errima nahasketa re artifizial xamarra gelditzen zan. Alegia. orokorrean besteen kartzelako puntuazioen pare egon behar zuten gehienez, ez 20 puntu gehiokin.
Ni puntu erantzun honekin gelditzen naiz
Ezpata ala hitza - zein da zorrotzago? Bertso latza
-Ni hitza izangodan - esperantzan nago hainbesteko
hori zorrozten jardun - baikera luzaro adorno gabe.
baina hemen kamusten - bazaigu akabo.
Xagua -(e)k esandakoa
Abendua 20, 2007 @ 10:11 pm
Artifiziala? Sentsaziyo earra sortu zin nere ustez, ta geitxo esatia izangoek iwal baño finaleko bertsoaldi onena izan huala re esango nikek… Puntuaziyua? Bestiana baño hobia jarriko nikek nik, hainbeste? Etzakiat…
Ni neu -(e)k esandakoa
Abendua 22, 2007 @ 3:15 pm
Finaleko bertsoaldirik onenak Mendiluzeren eta Maiaren artekoa
( zure bihotza dezu alabak utzita, zorra ordain zaiozu luzaro bizita) azken hori finaleko bertso onenatzat hartuta, eta Irazu eta Maiaren artekoa izan ziren, ezkontzako argazkiarena.
Eta pertsonalki sensazio onenak utzi zizkidan bertsolaria Irazu izan zen, fresko eta egoki ikusi nuen uneoro, buruzburukoan izatea merezi zuen.
Bestalde, mila ez, milloi bat zorion Beñat!!!
Xagua -(e)k esandakoa
Urtarrila 3, 2008 @ 10:06 pm
Egoxkorra deitukoiazue baño nei ikiarriyak iruitu zitzaizkian Jon Martinen kartzelako bertsuak ta hemen jartzeixkizuet:
Hain zera neska formala
hain zera neska polita
zu ikusteko irrika
maitemintzea normala
mundu guztia bezala
nire sentitzen naiz lizun
dula asko esan nizun
asko maite zintudala
oraindik ere kuttuna
zaude nere barrenean
azkenean azkenean
iritsi da erantzuna
ezetz esaten duzuna
ahala eta eziña
poza ta bestetan miña
horixe da maitasuna
Inguruan zaudenetan
guztia da zoriona
dena eder dena ona
ta urruntzean penetan
ni nago holakoetan
ta sentitzen naiz arrotza
ta hola nire bihotza
hausten da mila puxketan
barru barruan zauzkat nik
nahiz ta erantzuna nahastu
nik etzintuzket nahi ahaztu
dena handia izanik
nahiz etsi dudan jadanik
segi behar alajaina
zuk enazu maite baina
nik maite zaitut oraindik
Negua ez ezta giro
sarritan kale hotzetan
ezta zure bihotzetan
pausatzen naizen aldiro
nahiz eta gaur goxokiro
eztudan hartu berria
helduko da udaberria
indarrarekin berriro
nahiz egingo dedan negar
bihotza nik bota arte
nahiz ta sentitu aparte
etzaitut ahaztu behar
nere gogo eta indar
eman behar dizut dena
gaur ezetza izan dena
baietz izan dadin bihar