…nahi zaitut, behar zaitut…
2007 Abendua 9 @ 17:26 (poesia)
zu, soilik zu.
beste gauzarik ez dut buruan.
zu, soilik zu.
maite zaitudan moduan.
zu, soilik zu.
nahi zaitut nire inguruan.
zu, soilik zu.
zaude nire munduan.
gauez ez dut begirik biltzen
enaiz ametsen munduan murgiltzen
ikusten zaitudanean ibiltzen
bihotza ari zait ia hiltzen
maitasunezko labarretan amiltzen
zure bihotzeko ateen giltzen
soinua hasi delako isiltzen
eta ez dudalako konprenitzen
zergatik ez dizkidazun irekitzen
zu maitatzeko sortu ote nintzen?
eta hala banintzen…
zergatik ez gara gelditzen?
zergatik nau zure isiltasunak mintzen?
zergatik…
zu gabe ezin dut jarraitu bizitzen?
zergatik…
nabil egunero bihotz hautsi honen zatiak biltzen?
zu, soilik zu.
beste gauzarik ez dut buruan.
zu, soilik zu.
maite zaitudan moduan.
zu, soilik zu.
nahi zaitut nire inguruan.
zu, soilik zu.
zaude nire munduan.
———————————–
aspaldi ez nabilela katetik baina ez da alperkeriagatik, ez. nere buruaren eta bihotzaren jabe egin den neska batengatik da. nere buruak ez du bera besterik.
———————————–
zorte on oier, nik asko behar det baina zuri ere etzaizu gaizki etorriko.
———————————–
[KZBL]
Manu -(e)k esandakoa
Abendua 9, 2007 @ 5:47 pm
Bai, bai hau oso ongi dago, miño asteburu-pasa juteko plan hori zertan dago?
Xagua -(e)k esandakoa
Abendua 9, 2007 @ 6:14 pm
Lastima dek Kzbl, baño eztek suerte kontua…
Patxi Bakallo -(e)k esandakoa
Abendua 10, 2007 @ 6:53 pm
A ze afizionatu parea.
Karakola ta ………. badakizue
Xagua -(e)k esandakoa
Abendua 10, 2007 @ 7:41 pm
Hala dek bai Patxi, afizionatuak gaituk, hi hain artista izanda danian izangoek ba aholkuik karakola ta bariantzat ezta?
bertsokatea -(e)k esandakoa
Abendua 10, 2007 @ 8:59 pm
aze bajoia… gaur jakin det nere buruaren jabe denak “norbait” duela.
—————————–
portzulo neskak (kon todo el respeto)
—————————-
lagunak, bertsoa, gaua, alkola, camela, hashisha… hori behar dut.
kzbl!!!
Manu -(e)k esandakoa
Abendua 10, 2007 @ 9:30 pm
Hoi jakiteko hainbeste denbo ber izan al dek?
Xagua -(e)k esandakoa
Abendua 10, 2007 @ 10:30 pm
Sentitzeyat Kzbl! Báño seuru azaltzekela besteen bat seuru eon nahi! Beno, alde ona beituyok, oain ehaiz txoauta ibiliko ta beste gauzetako denboa geyo eukikoek, adibidez Harritxulokua prestatzeko kar kar kar