Zuretzat…
2007 Abendua 3 @ 22:42 (Sailkatugabeak)
Ilusioak aurretik,
oroitzapenak atzean,
nire maitasun erreka
zugan itsasoratzean
ez zera ia ohartzen
eta jartzen naiz trantzean.
Baina azkenean zorte
onez lantzean lantzean
olatu bat lehertzen da
kolpez nire bihotzean
irriparrez begiratzen
nauzun aldi bakoitzean.
Xagua
d.e: Earra argazkiya Kzbl!!!

ane -(e)k esandakoa
Abendua 5, 2007 @ 10:10 pm
Neri re holako sentimentuez
bete izan zait barrena,
trantzean egon ez zaitezen da
nere aholku onena;
bere aurpegia topatu zazu,
bere begiak hurrena,
irripar batez adierazteko
mila hitzez ezin dena…
zorte on! jeje
Manu -(e)k esandakoa
Abendua 5, 2007 @ 10:52 pm
Irribarre bat berez nahiz izan
dena ahazteko adina
ilusioa ekar dezake
ta ondoren berriz mina
irribarre bat egin badizu
beti euki jakin-mina
bere irriak esan nahi duen
zure irrian berdina! (BIS)
(jeje aspaldiko bertsoa da hau, miño ondo etorri da hemen jartzeko)