Botila-festa

1.-
Batzuk botelloi edo litruak
besteek botila-festa,
izena bera erabakitzen
eztabaida faltik ezta.

2.-
Gaur egunean gazte artean
botiltzarra modan dago
eta gainera hasi ohi dira
geroz eta gazteago.

Ume moxkorra

3.-
Lurretik altxa eta laguntzen
baldin badigu orekak,
dutxa ederrak jasoko ditu
kale ertzeko paretak.

pixa parrastaie

4.-
Gustoa hartzen baldin bazaio
nahiz eta hasi xuabe,
ezin ondoren ondo pasatu
alkoholikan edan gabe.

poza ta tristura

5.-
Itxura txarrak kentzeko nahiz ta
botiltzarra debekatu,
prezio hauek dauden artean
baietz egiten jarraitu.

dirua Vs garagardoa

6.-
Botiltzarraren moda hau dago
ohiturara iritsia.
Horrela daude kontuak baina
zein da zuen iritzia?

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

4 Iruzkin

  1. Kazkazuri -(e)k esandakoa

    Azaroa 28, 2007 @ 9:39 pm

    Nahiz eta batzuk asko kexatu,
    egia hauxe da hara:
    merke ta asko eatia baño
    gauza hoberik ba al da?

  2. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Azaroa 30, 2007 @ 8:36 am

    ba bai hoberik bada
    aitortu beharko
    onena edatea
    dohainik ta asko!

  3. Kazkazuri -(e)k esandakoa

    Abendua 1, 2007 @ 5:37 pm

    Nahiz Ekhinobitx zuk diozunak
    berez ez dun ezer txarrik,
    horrelakoak egiten ditu
    bertsolariak bakarrik…

  4. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Abendua 1, 2007 @ 10:50 pm

    galdera bat dut beharba b ate
    ulertuko ez duzuna
    zu_izan al zinen atzo Kaieten
    bertsoa kantatu zuna?

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5