Botila-festa
2007 Azaroa 26 @ 22:46 (Eztabaidak)
1.-
Batzuk botelloi edo litruak
besteek botila-festa,
izena bera erabakitzen
eztabaida faltik ezta.
2.-
Gaur egunean gazte artean
botiltzarra modan dago
eta gainera hasi ohi dira
geroz eta gazteago.
3.-
Lurretik altxa eta laguntzen
baldin badigu orekak,
dutxa ederrak jasoko ditu
kale ertzeko paretak.
4.-
Gustoa hartzen baldin bazaio
nahiz eta hasi xuabe,
ezin ondoren ondo pasatu
alkoholikan edan gabe.
5.-
Itxura txarrak kentzeko nahiz ta
botiltzarra debekatu,
prezio hauek dauden artean
baietz egiten jarraitu.
6.-
Botiltzarraren moda hau dago
ohiturara iritsia.
Horrela daude kontuak baina
zein da zuen iritzia?
Xagua


