KZBL BAHITUA

behead4.jpg

Bere burua bahitu eta gurasoei 16.000 euroko erreskatea eskatzeagatik atxilotu dute

Mostoleseko 31 urteko gizon bat atxilotu du Poliziak bahitua izan zenaren itxurak egin zituelako eta gurasoei 16.000 euroko erreskatea eskatu zielako.
Madrilgo Poliziako bozeramaileak azaldu duenez, atxilotuak bere bahiketa antzeztu zuen lagun batzuekin batera. Gero, jakin ahal izan zuten Navalcarneroko hotel batean egon zirela gordeta.
Dirudienez, hoteleko egonaldian, atxilotua eta bere lagunak lasai ederrean egon ziren eta ustezko bahiketa desegiten lagundu zuen horrek. Kasu berean, beste atxilotu batzuk ere egon dira, beraz, ez zaie merkea atera txantxa.


Historio bat behar dizuet
zuek guziei kondatu
KZBL noizbait hori egiten
omen zelako saiatu
sinetsarazi nahi izan zuen
bera zela desagertu
dirua eskatu zuen bai baina
ez zuen inork pagatu!

Ekhinobitx

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5