Xaguak xagu… xagu?

Azkarragoa den eta bizitza luzeagoa duen sagua sortu dute laborategian

Albiste ona sagua bazara. Zientzialari batzuek sagu berezia sortzea lortu dute laborategian: azkarragoa eta ugalkorragoa da, bizitza luzeagoa du eta ez da loditzen. Ikerketa horrek itxaropen handia piztu du, gizakietan ere

horrelakorik lortzea gertuago ikusten baitute. Marco Cabrera ikerlariak azaldu du 500 “Speedy Gonzalez” sortu dituztela Case Western unibertsitatean (Cleveland, AEB), eta denak oso aktiboak direla esna dauden bitartean. Ikerketaren emaitzak asteon publikatuko dituzte Journal of Biology Chemistry aldizkarian. Sagu hauek arruntek baino %60 gehiago jaten dute, baina, halere, ez dira loditzen, gorputzean duten koipe kopurua %10 txikiagoa da eta bi aldiz bizkorragoak dira. Gainera, bizitza luzeagoa dute eta ugalkorragoak dira. Izan ere, eme batzuek 2,5 urterekin ere kumeak izan dituzte, eta sagu arruntek ez dute emerik izaten urtebete zahar direnean. “Metabolismoaren aldetik, Lance Armstrong Pirinioetan pedalei eraginez egongo balitz bezala dira arratoi hauek”, azaldu du Richard Hansonek, artikuluaren egile nagusiak. Saguak zer edo zer hartuko zuen, orduan…

Dantzan, korrika edo bertsotan
edo txirrinduan berdin
asko jan eta gutxi loditu
deusek ez die_egiten min
Xagu berriak, prototipoak,
nola egin dute jakin
nahiz orain arte deus ez hekien
gaur artikulu honekin
Oier badakik ehindutela
hire gurasoek egin

Ekhinobitx

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5