Orereta-Eibar-Etxalar bertso maratoia
2007 Azaroa 2 @ 19:21 (Parrandak, Sortak)
1.-
Larunbatean gertatu zena
nator kontatu asmotan,
holako egun intentsorikan
ez baitet izan askotan.
Goizean goiztik Errenteriyan
aritu giñen bertsotan
attor, kzbl eta hirurok
beti elkarri erronkan
kantuan baño ordu gehiago
eman genitun dardotan.
2.-
Kzbl ta ni profesionalak
begirada gendun zorrotz,
Aitor ordea zeinen aldrebes
(ta etzebilen apropos)
gehientsuetan pareta eta
beste askotan lurra joz,
hala ta guztiz gure mutilak
zenbat ilusio ta poz,
behin irabazi ta dana intzun
(la suerte de los novatos).
3.-
Bazkaldu eta bertso saio bat
bazen gure hitzorduan,
Gu ta Gutarrak aitzen Eibarra
pozik joan ginen orduan,
saio ederra juan tzen oso
espero gendun moduan,
nahiz eta Hodei 6. izan
(guk lehenbizi nahi genduan),
puntuaketai kaso putik ez
geyago merezi huan!
4.-
Gero Etxalarren sayua gendun
ta irten giñen lehenbailen
kopilotuak (Attor) bidea
etzekila zirudien,
Sabina tope! Ta gu galduta…
gustora geunden bederen.
Ez dakit nola Etxalar partez
irten ez giñen Berliñen…
Ordu aldaketa ta guzti ere
berandu iritsi giñen.
5.-
Bertsotan show-a eman genuen
Haritzek ohi dun modura,
bertso saio bat baño gehiago
zirku bat izan tzen hura,
jendeak nahiko parre egintzun
txorakerien kontura,
nahiz eta tanga eraman nuen
txapelak behar tzun lekura,
desapiyua irabazita
itzuli giñen gustura.
6.-
Bertakoekin trago bat hartu
eta kotxera atzea,
bidian zehar egin genuen
bertsotako balantzea
eta horrela ohartzerako
heldu giñen Zarautzea.
Gero zonara juerga joan giñen
beste askoren antzea
baña hortikan aurrerakoak
hobe da ez kontatzea.
Xagua
kzbl -(e)k esandakoa
Azaroa 2, 2007 @ 11:18 pm
tridenterik ba al da
edonon gordea
oier, aitor eta ni
baino askoz hobea?
gaur bandoz aldatu da
xagua ordea
nere herrian hori
da traidorea
larunbatean egin
genitun azainak
baino geyo borborka
jarri dizkit zainak
oierren traizioak
eta artimañak
iritsiko zaizkizu
zuri re ordainak
xagu izena jarri
zenioenez zuk
zerorren buruari
hor, abisu batzuk
ez dezu jarraituko
luzaroan zuk zut
enaiz katu bat baina
jan egingo zaitut!!!
Xagua -(e)k esandakoa
Azaroa 3, 2007 @ 3:06 pm
Katu gizarajuai
Xaguake burla
oraindik ez dulako
irentsi sekula.
Haritz antzeman zaizu,
ta ez disimula,
Tom eta Jerry gutxi
ikusi dezula.
kzbl -(e)k esandakoa
Azaroa 3, 2007 @ 3:26 pm
latza!!!