Txapelketaren zurrunbiloan

gpuntua.jpg
Kaixo gaztiak!

Nere lagun Oierrek konbentzituta ni re azkenian animatu naiz zuen Bertsokate ezagunean idaztera. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa azkenetara ailegatzen ari dan hontan inor gutxi akordatzen da nere moduko partehartzaile “sobranteekin”. Gure herriko Txaparro hilabetekari politak alero argitaratzen du zutabe batean bertso sorta bat eta azkenekoan neri zegokidan bidaltzea. Getariko kanporaketak utzitako amorrazioz, sorta hauxe idatzi nuen (4 10eko haundi), eta irakurri dutenen artean nahiko harrera ona izan duela uste dut. Beno, luzamendu gehiago gabe nere bertsoekin uzten zaituztet, ea gustatzen zaizkizuen.

1.
Gipuzkoako Txapelketa bat
bada bertsolariena
gure burua erakusteko
eszenatoki gorena
puntuen bidez zehazten dute
gure mailaren ordena
lau urterako markatzen dute
zein den gure ondorena
gehienontzako gorrotagarri
bezain tentagarri dena.

2.
Epaimahaikoa han dago erne
kutxiloa zorroztua,
bete behar da bai euren eta
bai entzuleen gustua
arrazoi ona bota beharra
errima berriz estua
erantzuna´re egokia ta
doinu apropos justua,
hori guztia pentsatzerako
bertso osoa ahaztua!

3.
Gai-jartzaileak ipintzen gaitu
kinka larrian trantzeko
nahiz nerbioak dantzan ibili
gu tinko odol hotzeko
nondik eraso, nondik defendi
kolpea gogor jotzeko,
rol ezberdinak hartu behar-ta
arriskua gertatzeko
uste ez deguna kantatutzea
puntu gehiago lortzeko.

4.
Lagun dexente ari gara ta
denok ezin degu pasa
gutako batzuk sailkatu dira
ez da ez jende eskasa,
puntan daudenek ziurtatuta
urtean hainbeste plaza,
beste batzuri nahi baino lehen
amaitu zaigu jolasa
beraz jarraitu beharko degu
komunean geure kasa.

Aitor “Bertsohooligan” Urbieta

zabaldubildudel.icio.us

25 Iruzkin

  1. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 2:31 pm

    Aitor asmatu duzu
    zuk bete-betean
    komunean kantatzen
    dugun bitartean
    gaizki kanta daiteke
    gainera pakean
    seinale ona baita
    kaka egitean

  2. kzbl -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 2:34 pm

    ona ekhinobitx!!! jaja.
    attor… hi haiz hi fenomenua!!! segi hola
    ea zeñek jartzen dion 3. prueba ibairi… ez badu inorrek jartzen nik jarriko diot 21:00tan.
    see you my friends!!!

  3. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 3:03 pm

    Ongi etorri Attor
    eta ahaztu penak,
    kutxilloak, puntuak,
    epai ta ordenak;
    ez baitik garrantzirik
    txapelketarenak…
    Nahiz zentzua eduki
    Ekhik dioenak,
    dutxan botatzen dira
    bertsorik onenak.

  4. kzbl -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 4:07 pm

    dutxara sartzen gera
    sarri kantatzera
    orain ahotsa gora
    eta orain behera
    txapeldun izateko
    goizero aukera
    denok gure dutxako
    txapeldunak gera…

    nahiz ta esan dudana
    horrela den berez
    zeozer pasa leike
    dutxan’e aldrebes
    gurasoek sexuan
    eukita interes
    txapeldun gera denok
    bueno McDalen ez

    jiji.

  5. ane -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 4:14 pm

    Getarin izan nintzen ni zuen
    saio horretan lekuko,
    ta ziur nago eztezuela
    saioa iñoiz ahaztuko.
    Dutxa barruan nahiz komunean
    kantatu, ez egin uko
    gozatzen segi lagun artean
    guk gure mailan ta punto
    guk nahi badegu Aitor jolasa
    ezta iñoiz amaituko.

  6. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 4:27 pm

    “dutxa barruan nahiz kumunean”
    “gozatzen segi” bederen,
    ederki asko antzeman zaio
    ze jolasetaz ari den…

  7. kzbl -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 4:35 pm

    joder, la letxe, kauen la puta
    berotu egin naiz bapo
    ane casabal prestu daukazu
    joku horietarako

  8. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 4:45 pm

    Nahiz ta casabal hori entzunda
    seituan prest jarri hola,
    gizarajua ezta ohartu
    Aitorri esan diola…

  9. kzbl -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 4:52 pm

    oier hi haiz hi gizajo hutsa
    ixildu hadi mutiko
    aitorrentzako idatzi badik…
    trio bat egin ta kitto!!!

  10. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 6:22 pm

    nik pentsatzen dut Anek errana
    Kazabalentzako zela
    edonork daki gure “mutillak”
    hanKA ZABALa duela

    (barkatu…)

  11. ane -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 7:01 pm

    Edozer gauza ulertzen dute
    sexu kontua bezela…
    nabarmentzen da Torrente baino
    kIRTENAGO zaudetela!!!

  12. KZBL -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 8:00 pm

    ekhi, eskua eta mala ostia ere zabalak zeuzkeat beraz kontuz ze esaten deken! portzierto KAZABAL soilik lagunentzat da.

  13. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 8:06 pm

    horregatik deitze haut hanKAZABAL

  14. kzbl -(e)k esandakoa

    Azaroa 2, 2007 @ 12:04 pm

    ekhi desafio bat botatzeit
    hik bertsokateko beste bi artu ta nik beste bi
    ta pikea ingo yau.
    publikuak botoa eta bertsokateko bat gaijartzaile.
    galtzen duen taldeak antolatu beharko du kateko afaria. ados?
    hi aste yaz elegitzen. banan bana. hik bat, nik bat. hik bat, nik bat.
    ke enpieze el show!!!!!!!!!!!!!

  15. Aitor "hooligan" Urbieta -(e)k esandakoa

    Azaroa 2, 2007 @ 4:17 pm

    Hiru erantzun on jaso ditut
    eman didate indarra
    hoiei bidali nahi diet bueltan
    orain nere irriparra,
    hortik aurrera dena nahastu da:
    desafio ta marmarra
    Batetik Ekhi, bestetik Haritz
    ez al da nahikoa txarra
    derrigorrean bitatik baten
    bandoan sartu beharra

  16. kzbl -(e)k esandakoa

    Azaroa 2, 2007 @ 4:44 pm

    hi ez haut hartuko, izorrai!!!

  17. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Azaroa 2, 2007 @ 6:54 pm

    Nola Kazabal bakar bakarrik
    nere kontra ez den ezer
    Hartu ny ditu desafiorako
    hark bi bertsolari eder
    deia luzatu nyko nieke
    nire aldeko direner
    eta hasteko, ados bahago
    hi hautatuko haut Oier

  18. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 2, 2007 @ 7:31 pm

    Onartzen diat hire oferta
    ta enauk jardungo pattal,
    Ekhi ta biyok talde berean
    urte osuan karnabal!
    Orain artian harro dagona
    laxte jarriko da apal,
    oraingo hontan hiriak in dik
    galduta hago Kzbl!!!

  19. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Azaroa 2, 2007 @ 7:51 pm

    Oier benetan eskertzen diat
    hik egindako jestua
    hori behar nian : hi bezelako,
    bertsolari on, prestua
    KZBL hire bukaera duk
    hurbila edo gertua
    abantaila bat behar duk eta
    hik hauta ezak lekua

  20. kzbl -(e)k esandakoa

    Azaroa 2, 2007 @ 10:54 pm

    nereak egin duela edo
    argi dago zuen juzkuz
    baina oraindik enago hilda
    ta beraz “andate kon luz”
    gipuzkoa ta iparraldea
    berdinduz bertso apustuz
    plazer handia litzake netzat
    bere indar, bere pultsuz
    nere taldean ariko balitz
    super maddalen Arzallus.

  21. H2O_kte -(e)k esandakoa

    Azaroa 2, 2007 @ 11:13 pm

    Hona sartu naiz eta bapaten
    aze nolako liskarra,
    Ekhi ta Oier Haritzen aurka
    ez al da ausartzen bakarra,
    kazabal oso haundia data
    batak bestean beharra,
    ustet kazabal dutena dela
    zureganako beldurra!!

  22. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Azaroa 3, 2007 @ 10:15 am

    aukera batzuk izatekotan
    hautatu du txapelduna
    bertsotarako kalitatea
    duelako ezaguna
    Baina ez pentsa, nik e badiat
    taldea nyko txukuna
    hortako manuk izan nahi badu
    nire_hirugarren laguna

  23. kzbl -(e)k esandakoa

    Azaroa 3, 2007 @ 3:37 pm

    bi lagun nere kontra jarrita
    ni irabazi naian truk
    baina halere oraindik ditut
    manga azpian as batzuk
    manuel jauna taldeko kide
    izendatzen badezu zuk
    beste neska bat nahiko nuke nik
    eta ane hautatzen dut.

  24. Manu -(e)k esandakoa

    Azaroa 3, 2007 @ 9:03 pm

    Oporretatik bueltan etorri
    ta zer nolako ikara!!
    desafioa mahai gainean da
    ikusi dudan erara
    oier ta ekhi zuekin noa
    baina detaile bat hara:
    Niri berdin zait norekin joan
    bertsotan egin behar bada!!

  25. bertsokatea -(e)k esandakoa

    Azaroa 4, 2007 @ 4:29 pm

    ondo manu, egiya esatia earra dek

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5