Ibai “”\"H2O_kte”\"”

style-005.jpg

hau ibai da, alias H2O_kte.

probetan dago bertsokatean donostiko pirata, ez du sekula bertsotan egin eta ikasteko ahalegin guztiak egiten ditu bere kasa bertsoskoletara joan gabe.

bera proban jar dezazuen eskatzen dizuet bertsokateolariok.

pruebak gainditu ezkero titular izango da.

hasi bitez probak!!!

[KZBL]  

zabaldubildudel.icio.us

16 Iruzkin

  1. kzbl -(e)k esandakoa

    Urria 30, 2007 @ 10:02 pm

    egin nahi nizun ibai laguna
    aurkezpen bat mundiala
    baina ostera erabaki dut
    “ba berak egin dezala”
    pañuelo ta antiajukin
    jantzia degu “de gala”
    zure burua aurkeztu zazu
    animatu zaitez, hala!
    bueno ba hemen dezu aukera
    asteko behar bezala

  2. Ur_konstantea -(e)k esandakoa

    Urria 30, 2007 @ 11:28 pm

    Gabon danori Ibai nauzue
    gazte altua ta_argala,
    nire burua aurkeztutzeko
    Haritzek esan bezala,
    hementxe nabil zuen artean
    ez bai noa bertso_eskola,
    zuen eskutan ipinitzen nahiz
    esan bezala “de gala”
    zuek gaiak jarri ta nik erantzun
    has gaitezen berehala!!

  3. bertsokatea -(e)k esandakoa

    Urria 31, 2007 @ 11:36 am

    konta ezazu istorio bat
    kazabali gertatua
    lehenik denen bertsioa ta
    gero berak kontatua

  4. H2O_kte -(e)k esandakoa

    Urria 31, 2007 @ 1:20 pm

    Atzo atsalden azken orduan
    soziologiko klasean,
    askok piperra egin geian
    iada ba asperturikan,
    bertan hizketan genbiltzan eta
    han ana aiba_argazkian,
    kazabal urduri jarri zan ta
    ura erori galtzetan,
    aze barreak aze algarak
    ikusgarria benetan,
    frogak ta dena hartu nitun nik
    nire argazki kameran.

    Bere_esanetan hala_ezan izan
    baina ezun esan zelan,
    beraz nik uste argi dagola
    arrazoiza zein izan zan,
    urduri jarri ura erori
    ta ur guztia galtzetan!!

  5. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 31, 2007 @ 3:16 pm

    Ni nola naizen kimiko edo
    kimiko izango dena,
    jakin nahi nuke nundik datorren
    Ibai zure ezizena.

  6. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Urria 31, 2007 @ 6:38 pm

    istoria polita zen bai
    baina hitzak bazter utzi
    guk dena jakin nahi dugu eta
    argazkiak erakutsi

  7. H2O_kte -(e)k esandakoa

    Urria 31, 2007 @ 9:02 pm

    Zu kimikoa zaren aldetik
    ustet jakingo dezula,
    H2O-a eta ura ba
    gauza berdinak direla,
    ur konstantea eta ibaia
    berdinak diren bezela
    hortikan dator nire_ezizena
    ustet argi gerau dela!!

  8. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 31, 2007 @ 9:08 pm

    Orijinala izateaz gain
    ideiak ongi prentsatu,
    Haritzen lagun izateko ez
    dezu hain gutxi pentsatu…

  9. kzbl -(e)k esandakoa

    Urria 31, 2007 @ 9:25 pm

    ondo ibai, oso ondo!!!

  10. H2O_kte -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 12:31 pm

    Bene benetan alegratzen nahiz
    zuen guztin animokin,
    horrela bado jarraitzea ta
    gañez animo askokin!!

  11. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 1, 2007 @ 6:36 pm

    Hemen 5 errima hiretzat Ibai bertso bat osatzeko (eozein ordenetan erabiltzia dazkak):

    Mozkorra
    Horra
    maniobra
    Ford-a
    bidezidorra

  12. H2O_kte -(e)k esandakoa

    Azaroa 2, 2007 @ 3:23 pm

    Kazabalekin nindoan eta
    hor zegoen nire ford-a
    ez nun aurkitzen bai nijoan ni
    iada nahikoa mozkorra
    gañez berandu gindoazen ta
    hartu nun bidezidorra
    baina ze gaizki hainbeste kurba
    ta horrenbeste maniobra
    konturatzeko irabazi nun
    nahigabe rally-a horra!!

  13. kzbl -(e)k esandakoa

    Azaroa 2, 2007 @ 3:28 pm

    mutxo!

  14. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 2, 2007 @ 3:31 pm

    Aupa H2O, laxte kzbl baño O2O!!!

  15. Xagua -(e)k esandakoa

    Azaroa 13, 2007 @ 9:10 pm

    Nahiz izenean jarri,
    nahiz hasi topean,
    ez da hain konstantea
    itxura batean…

  16. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Azaroa 14, 2007 @ 8:21 am

    Ez zait asko gustatu
    eman irudia
    iturri onak beti
    dauka ixuria

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5