Gaztelumenditarrak!!!

     

bista ona duenak
ikustea hau re
hamaika ikusteko
jaioak bai gaude
zahartu dira baina
igual igual daude.

(((—>>>[[[KZBL]]]<<<—)))

zabaldubildudel.icio.us

12 Iruzkin

  1. ?¿?¿?¿?¿?¿?¿?¿? -(e)k esandakoa

    Urria 29, 2007 @ 5:30 pm

    Arrazoi duzu aizu
    betiko moduan
    hemen ere txapela
    Beñaten buruan.

  2. (((--->>>[[[KZBL]]] -(e)k esandakoa

    Urria 29, 2007 @ 9:12 pm

    galdera ikurreko
    maskaraz laguna
    azaldu da eginez
    gaiztoa jarduna
    unairen maila degu
    ederra, txukuna
    txarragoa da ziur
    hau idatzi duna.

  3. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 29, 2007 @ 9:32 pm

    Nahiz ta bertsokatean
    aspaldian falta,
    Unaiek dauka maila
    benetan aparta.

  4. Ur_konstantea -(e)k esandakoa

    Urria 30, 2007 @ 12:31 am

    Ona dudarik gabe
    unaitxoren maila,
    neria baño_hobia
    lara lara lala,
    erakutsi_idazue
    ni bait naiz makala,
    zuen eskutan nago
    errimak bezala.

  5. zerdiok -(e)k esandakoa

    Urria 30, 2007 @ 10:56 am

    ondo begiratu ta
    esazu hurrena
    bi zatar hoietatik
    zein dan zatarrena

  6. [kzbl] -(e)k esandakoa

    Urria 30, 2007 @ 12:01 pm

    errima latza degu
    tralari tralarai
    bertsoari hartua
    diozu zuk usai
    nahizta esaten dezun
    zu etzarela gai
    ondo egin dezu ta
    segi hola ibai

    ibai da ur_konstantea
    nere lagun bat da, asike aber kien se mete kon el.

  7. Ur_konstantea -(e)k esandakoa

    Urria 30, 2007 @ 12:13 pm

    Ondo entzun zazue
    Haritzen esana,
    bera izango bait da
    nire bizkartzaina!!!

  8. [kzbl] -(e)k esandakoa

    Urria 30, 2007 @ 12:17 pm

    bikote bat sortu da
    zarete lekuko
    nahiz eta biok izan
    neskatxak gustuko
    uno noventatikan
    gabiltza gertuko
    goitik gutxinez ez da
    inor pasatuko

  9. bertsokatea -(e)k esandakoa

    Urria 30, 2007 @ 3:46 pm

    Kazbal etzaitela
    zu gehiegi fio
    zuk behintzat ez baituzu
    askorik balio

  10. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 30, 2007 @ 3:47 pm

    Nahiz ta baflia izan lehengusu
    ta bertsoak ozen bota
    baietz gainetik aixe pasatu
    “”"bizkar gainera igota”"”!

  11. Anonimoa -(e)k esandakoa

    Urria 30, 2007 @ 9:17 pm

    izorratzeko norbaitek esan
    ote du hori propiyo
    nik ez dudala baliyo edo
    esanez erdi seriyo
    nahi dezunean jarri dezagun
    entzulegua mediyo
    seguru nago baiet zuk askoz
    gutxio ere baliyo.

    putakumia… koldarra!!!

  12. kzbl -(e)k esandakoa

    Urria 30, 2007 @ 9:18 pm

    aurreko koentayua neria da. izena ahaztu zait jartzia.

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5