bakalao bakalao baka baka bakalao

Bera ezagutzen duenik oino
ez diot entzun inori
bertsokatera kasualitatez
omen zitzaigun erori
nahizta gauza bat argi daukadan
burutik ez dago ongi
Norbaitek erran ote dezake
nor osti den tipo hori!

Ekhinobitx

zabaldubildudel.icio.us

6 Iruzkin

  1. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 21, 2007 @ 9:34 pm

    Ekhi mesedez hitz hoyek neurtu
    har tzatzu bide zuzena
    Martin Urtegi Belaunzaran zen
    bere berezko izena
    gure artean sartzeko dagon
    gizonik aproposena,
    bertsokatean berpiztu zaigu
    bertsolari izan zena.

  2. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Urria 21, 2007 @ 10:28 pm

    galderatxo bat egin nahiean
    nire bertsoa jartzean
    jakin nahi nuen nor gordetzen den
    ezizen horren atzean

  3. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 22, 2007 @ 6:34 pm

    Patxi Bakallok McDalentxori
    esan tzion horrelaxen:
    “ederki asko dakizkizu zuk
    nere irudi ta izen
    falta zaizuna ezagutzia
    bene-benetan zein naizen.”
    nor den auskalo baina_antzeman da
    tiroak nondik doazen…

  4. McDalen -(e)k esandakoa

    Urria 22, 2007 @ 8:23 pm

    Oier ixildu zaitez
    txoakeiak utzi
    Ta zuk bakallo zure
    izena erakutsi
    Ez dakienarentzat
    ez da asko “Patxi”
    Pista bat ematea
    ez litzake gutxi

  5. kzbl -(e)k esandakoa

    Urria 23, 2007 @ 11:49 am

    aupa zer moduz hago
    hi Patxi Bakallo
    ez hadi izan Oier
    Aizpuruan Lakayo
    izena esan zak ta
    geratu lasaio
    baina ez dek esan nahi
    inor baino guayo
    horretarako hobe
    ez bahintza jaio!!!

    humor negro!!!

  6. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 24, 2007 @ 5:39 pm

    Guztiok gaude Patxi
    Bakalloi begira,
    bertsoz sortu zulako
    nahiko ikusmira;
    baña hainbeste itxoin
    tira, tira, tira…
    interesatuana
    egiten ari da.

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5