Bizi esperantza…

Bizi esperantza

Astebururo izaten dezu
moxkorkeria ta dantza,
hargatik zenbat biziko zaren
badezu nahiko zalantza,
zure beldurrak aseguruek
kenduko dituzte antza,
klikatu hemen bildurrik gabe
eztata iñungo txantxa, 
kalkulatuko dizute bertan
zure bizi esperantza.

http://simuladores.unespa.es/

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

5 Iruzkin

  1. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 20, 2007 @ 3:27 pm

    96 urte!!!!!!!!! Aber aber arrazoia dun simuladore honek, geo bestia urte hoyek zmz bizi izangoa baño beno…

  2. Manu -(e)k esandakoa

    Urria 20, 2007 @ 3:56 pm

    Nahiz eta testa burutu dudan
    nahikoa serio ustez
    Ez dakit nahi nukeen bizitzea
    93 urtez!!!

  3. ane -(e)k esandakoa

    Urria 20, 2007 @ 4:06 pm

    jejeje nik 99!!!!!!!!!!!!!!!!

  4. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Urria 21, 2007 @ 2:38 pm

    90 jarri dit neri
    beno nahiko pozik nago
    kakinarazten ahalko zaituztet
    oraingoz nahiko luzaro

  5. McDalen -(e)k esandakoa

    Urria 23, 2007 @ 8:51 pm

    oier, ekhi ta manu: lasai, egongo naiz ta zuen ehorzketan. zerbait berezia eskatzen baduzue, nere kontu.
    Ane: ba zure azken urtea ondo ondo pasa ni gabe ta mesedez, nere ehorzketan larrosa zuriak egoteko nahi nuke.
    Neri 98 eman dit. Aspertuko naiz ordurako!!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5