Politikoen politika polita …

Mafalda eta politika

Beharrezkoa dela
nahiz ta badakitan,
aspertu egiten naiz
gaurko politikan.
Norberana ahaztuta
besteen kritikan
denbora galtzen dute
hirutikan bitan,
elkar aditu gabe
elkarri erritan,
hauekin ezetz lortu
konponbiderikan.
Lazkao Txikik zion,
hala da egitan: 
“politikan ez dago
ezer politikan”.

Xagua

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkin 1

  1. McDalen -(e)k esandakoa

    Urria 18, 2007 @ 5:07 pm

    Politika gezurra
    bihurtu da dena
    Ezin asmatuz nabil
    zein den okerrena
    Baina ez dut erakusten
    aurpegian pena
    Hori delako hoiek
    lirtu nahi dutena

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5