Ideia bat
2007 Urria 18 @ 17:17 (Sorta kolektiboak)
Askotan ez baina batzutan pentsatzen jartzen naizenez, ideia bat izan dut:
Zergatik ez dugu egiten bertso sorta kolektibo bat?
Idatziko dut lehen bertsoa eta gero beste bati bidaliko diot e-mailez, gero honek beste bati eta hola denok bertso bat idazti arte. Azken bertsoa idazten duenak sartu dezala bertsokatean. A eta bertso sorta oraindik jaso ez duenak ez du jakingo zeri buruz den jasotzen duen arte eta behin batek bere bertsoa idatzi eta hurrengoari pasatzen dionean ez du jakingo segida nola doan bertsokatean osorik azaldu arte.
Ez dakit iñork ezer ulertu duen… jeje! saiatu naiz ondo esplikatzen e. Bueno kontua da orden bat jarri beharko litzatekela zeñek zeñi pasako dion jakiteko eta nik ez dakidanez zein gauden emen, ba ia hori beste batek egiten duen.
Bueno esan zer iruditzen zaizuen, agian behin pentsatzen asita ideia txarra izan dut baina.
McDalen
