Bertso berriak burugogor bati jarriak…
2007 Urria 15 @ 22:21 (bertsokatea, Ziri sartzeak)
1.-
Entrebista bat tarteko atzo
Manu etorri zen hona
ta entrebista ederki joan zen
dena parre, dena broma;
gero hondartzan geundela baina
zeinen anekdota ona,
bertsoz kontatu behar dizuet
han gertatu zitzaiona.
2.-
Guk partidua genun hondartzan
ta ezin genun hutsegin,
hargatik Manui eskatu nion
gurekin etorri zedin.
Behin malekoian baloiarekin
tokeka zenbat atsegin
(beno egia esan ezkero
ez zitun lau ere egin).
3.-
Borobila den dena maite det
(hitzez hitz Manuk esanda),
bere teknika erakusteko
zebilen dena emanda,
emozionauta zegoen oso
baina bapatean danba!
Buruarekin ez zuen jo ba
batzuk zeramaten langa…
4.-
Begi bat more ta umil-umil
berehala zen gelditu,
ingurukoak parrez ordea,
inor ez zen errukitu.
Ez zekiena egiten hasi
ta ez zenez errenditu,
gure lagunak 4 bertso hauek
ondo mereziak ditu!
Xagua

Manu -(e)k esandakoa
Urria 16, 2007 @ 8:54 am
Nahiz ta bi aldiz eskatu nion
eta belaunikatuta
ez kontatzeko… dena bota du
eta dena kontatuta:
langakin nondik pasa ber zuten
ez zuten begiratu-ta
oraindik ere nere ustetan
beraiek daukate kulpa
Ekhinobitx -(e)k esandakoa
Urria 16, 2007 @ 1:14 pm
buruan kolpe batzuk hartzea
ez da oso atsegina
disimulatzen nahiz eta egin
sekulako ahalegina
nik kontseilu bat emango dizut
delako gauza jakina
hobe zenuke fultbolai baino
Manumanista bazina
Xagua -(e)k esandakoa
Urria 16, 2007 @ 3:25 pm
Iada Zarautzek eman
dizkizu bi golpe!
Manu no hay dos sin tres
horrela diote…
Beraz aurrerantzean
ez jardun hain torpe.
Manu -(e)k esandakoa
Urria 16, 2007 @ 5:45 pm
Gure egoera ez da
zaila okertzea
Ez badut jo Zarautzen
nik azken letxea
onena izango da
mapatik kentzea!
Xagua -(e)k esandakoa
Urria 16, 2007 @ 6:24 pm
Ezabatzea omen
minaren ukendu,
nahiz ta Zarautz agian
mapatikan kendu,
Zauztarrak (ejem) ezetz
hain errez aldendu.
kzbl -(e)k esandakoa
Urria 16, 2007 @ 8:21 pm
futbola da askoren
motor eta fuel
baina zurekin jardun
omen zan hain krudel
ez da ezer pasatzen
animo manuel!!!
a, ta milesker urtebetetzetako smsagatik. zenkiu!!!
ane -(e)k esandakoa
Urria 16, 2007 @ 8:44 pm
kasabalen urtek???
upss…
abixatzia zenuen ez??
zorionak!
Xagua -(e)k esandakoa
Urria 16, 2007 @ 8:53 pm
Gixontzen hasi zaigula gure kzbl… Zorionak motel!!!
kzbl -(e)k esandakoa
Urria 16, 2007 @ 9:16 pm
duela aste bete gaur juxtu
urriaren beatzian
nere urtiak zirela ahaztu
ziran bertsuan etxian
urrengo urtian goatu!!!
Patxi Bakallo -(e)k esandakoa
Urria 16, 2007 @ 9:30 pm
Zorionak kzbl! Datorren urtian ja 24.
Manu -(e)k esandakoa
Urria 16, 2007 @ 10:15 pm
Intrigazkoa denez
dezuen jarrera
egin klik joanda nire
izenan gainera
hola gelditu nintzen
gutxi gorabehera
Xagua -(e)k esandakoa
Urria 17, 2007 @ 3:12 pm
Nahiz Shin Chanen antzera
broma eta txantxa,
txintxoiak txintxo txintxo
uzte zaitu antza…
bertsokatea -(e)k esandakoa
Urria 18, 2007 @ 3:16 pm
Forbidden
You don’t have permission to access /shinchanplace/imgs/imagenes/tere8/chichon.gif on this server.
Neri hau atera zait ta
jakin nahi dut hemen
zu ere debekatua
gelditu al zinen?
Xagua -(e)k esandakoa
Urria 18, 2007 @ 3:20 pm
Hona konponbidea
ta ez hasi teman,
klikatu helbidean
ta enterri eman!