Bertso berriak burugogor bati jarriak…

Manu Goiogana jauna

1.-
Entrebista bat tarteko atzo
Manu etorri zen hona
ta entrebista ederki joan zen
dena parre, dena broma;
gero hondartzan geundela baina
zeinen anekdota ona,
bertsoz kontatu behar dizuet
han gertatu zitzaiona.

2.-
Guk partidua genun hondartzan
ta ezin genun hutsegin,
hargatik Manui eskatu nion
gurekin etorri zedin.
Behin malekoian baloiarekin
tokeka zenbat atsegin
(beno egia esan ezkero
ez zitun lau ere egin).

3.-
Borobila den dena maite det
(hitzez hitz Manuk esanda),
bere teknika erakusteko
zebilen dena emanda,
emozionauta zegoen oso
baina bapatean danba!
Buruarekin ez zuen jo ba
batzuk zeramaten langa…

4.-
Begi bat more ta umil-umil
berehala zen gelditu,
ingurukoak parrez ordea,
inor ez zen errukitu.
Ez zekiena egiten hasi
ta ez zenez errenditu,
gure lagunak 4 bertso hauek
ondo mereziak ditu!

Xagua

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5