Kotoizko hodei artean
2007 Urria 14 @ 17:52 (Sortak)
Doinua: Habanera
1.-
Ezagutu ginenean
Iaz, donostian, udan.
Txoratuta jarri nintzen
Fijatuz zure liluran.
Pentsatu nuen: “berekin
Ea aukerarik dudan”.
Izan nuen eta nago
Oraindik gaur, harriduran.
Gaur soilik ikusten zaitut
Zeruko hodeien mugan.
Maite zaitut esan gabe
Betiko galdu zintudan.
Zerura begira diot
Entzungo didazun dudan.
Zenbat maitatzen zintudan
Ta zenbat maite zaitudan.
2.-
Urte bete pasa arren
Gaitza ez dut gailendua.
Umorea zait zurekin
Batera joana, zendua.
Behin maiteminduko eta
Aze atarramendua.
Esaerak dio hala
Nahi nukena zuzendua:
“behin Jaunak emandakoa
Beti da Jaunak kendua”
Garaia da hobetzeko
Atsotitzen eredua.
Negua negu delako
Ta uda ere negua.
Nire infernu bihurtu
Delako zure zerua.
3.-
Barruan dut haserrea
Inbiria eta mina.
Haserrea da patua
Errez aldatu ezina.
Inbiria ez bai daukat
Beste guztien berdina.
(ondoa maitatzen nauen
Printzesatxo eder, fina).
Mina, gordina, samina,
Ezina eta zotina.
Ikustean ametsetan
Alex,zure imagina.
Joan zinen une hartatik
Dena baita desberdina.
4.-
Zerura begira bota
Karta erreka aldera.
Ikusi nola joaten den
Urumeatikan behera.
Itsasora ailegatu
Kantauriko ur zabalera.
Ea penak ahantz daitezken
Eta jarraitu aurrera.
“Baina ez zaitut ahaztu,
Ahaztu nik zu, bai zera!”.
Berandu edo goiz ez naiz
Ausartuko esatera…
Denbora joan ahala
Berriz ikusiko gera.
5.
“Agur Alex, gero arte
Edo ikusi artean.
Gaixoaldia izan zen
Gu biontzako kaltean.
Egunak pasa nituen
Ospitaleko atean.
Hilda zeundela aipatu
Zidaten hotz, bapatean.
Nerekin portatu zinen
Horren modu apartean.
Ezin zaitudala izan
Urrun edo apartean.
Lekurik ez badaukagu
Biontzako gizartean.
Leku bat gorde idazu
Kotoizko hodei artean.
Haritz Casabal
