Mila laurehun ta laurogeita
hamalaugarren urtian
egun honetan espainiarrak
Amerikako partian
hainbat sarraski egin zituzten
guztia hartu artian.
Garai bateko ”garaipen” hura
ospatzen dute “pakian”
terrorismoan kontra borrokan
ari diren bitartian…
Norbaitek bertsokatean parte hartu nahi baldin badu idatzi email bat xagu2@hotmail.com helbidera eta erabiltzailea eta pasahitza emango dizkiogu. Anima zaitezte bildurrik gabe!!!!