kide berri bat…

nor ote naiz?

Banatorrela, banatorrela
nire bertso eta kantu,
ala ta guztiz nire izenik
ez dut esan nahi ain altu.
Argazki honek ematen ditu
nik ez dakit zenbat datu,
badakienak ez esan eta
ez dakienak asmatu.

. . . . .

zabaldubildudel.icio.us

17 Iruzkin

  1. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 10, 2007 @ 9:20 pm

    Eztakinantzat pista bat badet,
    asmatuko du horrela:
    argazki hontan ematen duen
    bezain xantua eztela.

  2. kzbl -(e)k esandakoa

    Urria 10, 2007 @ 10:04 pm

    oier agian neska hau nor den
    ongi aski dakizu zuk
    baina ordea nik ez dakit ta
    pista gehiago nahi ditut

  3. Zepai -(e)k esandakoa

    Urria 10, 2007 @ 10:49 pm

    Horko neska txiki horrek guk hirurok batera baino txapel gehiago zeuzkak jantziak bertsotan, eta kategorikoak.
    Ez zeukak buruan amaraun asko alajaina!

  4. . . . . -(e)k esandakoa

    Urria 10, 2007 @ 11:09 pm

    begi argiak, ille marroia
    badaukat bihurri sona
    neska haundia ez izan arren
    bihotza daukat kristona (ejem)

  5. Manu -(e)k esandakoa

    Urria 11, 2007 @ 10:42 am

    Argazkia ikusi dut eta
    jo ze ondo, zeinen ondo!
    uste dudana baldin bada hau
    ixilik ez da egongo

  6. Manu -(e)k esandakoa

    Urria 11, 2007 @ 10:43 am

    Ongi etorria!!

  7. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Urria 11, 2007 @ 11:46 am

    neska hau baso batzuk hartuta
    ez da gehio hain txukuna
    mutil bakarra ikusi ordez
    3 ikusten dituna

  8. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 11, 2007 @ 1:58 pm

    Nahiz argazkia ikusi eta
    nor den liteken susmatu…
    Kzbl nahiko pista badituk,
    oaindik ez al dek asmatu?

  9. ane -(e)k esandakoa

    Urria 11, 2007 @ 5:01 pm

    ieiii! ongi etorri! arrozan kontua ta zmz? argazkik diskoa pasatzen ai naiz!
    laxter arte ta eurra hauei e!

  10. McDalen -(e)k esandakoa

    Urria 11, 2007 @ 6:04 pm

    Ekhinobitx nere trapu zaharrak
    edukitzazu gordeta
    Zutaz idazten hasi ezkero
    zer esana badut eta

  11. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 11, 2007 @ 7:40 pm

    Konta itzatzu bildurrik gabe
    egiten dizut erregu,
    earra da ta bertsokatean
    saltxa pixka bat nahi degu!!!

  12. Ekhinobitx -(e)k esandakoa

    Urria 12, 2007 @ 5:18 pm

    nere trapuak astintzen asi
    ny bazu askoz hobeto
    zuk trapu zarrak konta itzazu
    nik berriak kondatzeko

  13. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 12, 2007 @ 7:09 pm

    Argazki hontan badago nahiko
    fenomeno paranormal,
    orain badakit zergatik dagon
    horren txintxo, horren formal.

  14. kzbl -(e)k esandakoa

    Urria 13, 2007 @ 1:37 pm

    ustez dakit zein den bera
    baina oraindik dut kezka
    igual bada, igual ezta
    dakidanar arabera
    ausartu ezin esatera
    horra galdera, inkesta
    aurrean daukagun neska
    maialen velarde_ote da?
    ai, maialen, zu bazera
    egin behar nuke festa
    eta ez joan iheska
    beste tokiren batera
    ona gutxigorabera
    bertsotan zera ta presta
    zaitez gatoz nere kresta
    eta nere habanera.

  15. kzbl -(e)k esandakoa

    Urria 13, 2007 @ 1:50 pm

    aupa maialen zermoduz
    aupa, aupa, aupa, aupa
    velarde ziñela uste nun
    resakak nahastu nau ta
    bertsokaterako hau da
    ohorea eta mauka
    eta ni ere biziki
    kontentu jarria nauka
    zu baino hoberik ezin
    genezakelako auta
    irabaztea izan da
    beti izan dezun pauta
    baina abisatzen zaitut
    famak alde txarra dauka:
    ez duelako balio
    ni bezalakoen aurka.

  16. Manu -(e)k esandakoa

    Urria 13, 2007 @ 3:55 pm

    jakinda Haritzek hau
    idatzi digula
    Fijo oraindik ere
    zalantzak ditula

  17. Xagua -(e)k esandakoa

    Urria 13, 2007 @ 10:09 pm

    Berriz sartu du grabe
    hanka hasta_el fondo,
    nahiko oihu ta bonbo
    omen tzen Velarde.
    Nahiz eta nori galde
    ez dakien ondo,
    Haritz ez da egongo
    ixilik halare!!!

Iruzkin bat idatzi

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5