Acrobasis caryae

Txapelketa kontuak aparte utzi ta aspaldiko partez sorta bat jartzeizuet; garai zaharretan bezela kopletan iña, aber berriro re modan jartzean, gauza earra da ta… Bertso sorta arraro xamarra da baño espero gustatzia…

Doinua: Mendi altuen edurre

1.-
Harra nola jaio nintzen (bis)
goxo goxo, gizen gizen,
lasai asko nengoela
intxaurra hausi egin zen; (bis)
hara nola jaio nintzen.

2.-
Dardara mundu gainean, (bis)
eta dardara soinean,
lurrikara sortzen baita
mojon dioten heinean (bis)
dardara mundu gainean.

3.-
Hau usaiaren goxua, (bis)
gazta aldera pausua,
erraldoiak egon arren
nolako paradisua (bis)
hau usaiaren goxua.

4.-
Ez ote da membrillua (bis)
ostertz hartako brillua.
denbora luzez egin det
haruntza metro pillua; (bis)
ez ote da membrillua?

5.-
Deskubritu det horrela (bis)
amildegi bat itzela,
zeinek pentsatuko zuen
mundua zapala dela; (bis)
deskubritu det horrela.

6.-
Oraintxe nago primeran, (bis)
nahiko membrillo aukeran,
tripa bete eta gero
sagardo putzutik eran; (bis)
oraintxe nago primeran.

7.-
Ai ene zenbat balantza, (bis)
honuntza eta harantza,
mundua laua den arren
bueltaka hasi da antza; (bis)
ai ene zenbat balantza.

8.-
Trialaralaralaralai (bis)
Zeinen pozik zeinen alai!
Ue! Lurra desagertu da!!!
Ai ai ai ai ai ai ai ai!!!!!!! (bis)
Trialaralaralaraaaaa
                                 a
                                  a
                                   a
                                               a
                                               a
                                               alai

                                                            acrobasis caryae

Oier Aizpurua

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5