ANIMO MUTILLAK!

Nahiz txapelketak sortzen dituen
hainbat nerbio ta damu
biharko egunez lau saio daude,
guk gozatzeko lau amu.
Oier Getarin gozatu asmoz,
ta Elgetan, berriz, Manu
nahiago nuke bi saiotara
bihar joaterik banu.

Gorputza bitan ezin zatitu
beraz lasaitu beharko…
lehenago zuek besteentzako
animoekin galako
jardun ziñeten ta nik badauzkat
beste hainbeste zuentzako
oholtzatik kanpo bagaude ere
gu zuekin gaudelako.

Nahiz txapelketa ezberdina den
oholtzatik edo hemendik
nik eztet uste modu exkaxean
kantatuko dezutenik.
Eta afari on bat pendiente
guk daukagunez oraindik
afari hortan zer ospatua
eduki nahiko nuke nik.

EURRA!!!!!

Ane Labaka

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5