Aterrizaje fortzoso
2007 Urria 1 @ 11:59 (bertsokatea)
Hondarribin areto
barrura sartuta
Oier ta Ane zeuden
tokia hartuta
Hodeik ere berea
erreserbatuta
Ta saioan Hodeiri
erreparatuta
Oier ta ni jun ginen
akojonatuta (BIS)
Ofizioka ondo
bakarka primeran
oso saio gutxitan
entzun dudan eran
Batek daki Hodeik zer
jan zuen bezperan…
Eta faboritoak
flojito aukeran
Hodeik ia igaro
baitzituen hegan (BIS)
Ondoren Unaik bere
saioa bukatu
ta esan zuen egin
zuela gozatu
Hori da dena ezin
besterik pentsatu
emaitzekin ados ez
eta konturatu
Oraindik ezingo du
inork despegatu (BIS)
Manu Goiogana




