Ibai “”\"H2O_kte”\"”

style-005.jpg

hau ibai da, alias H2O_kte.

probetan dago bertsokatean donostiko pirata, ez du sekula bertsotan egin eta ikasteko ahalegin guztiak egiten ditu bere kasa bertsoskoletara joan gabe.

bera proban jar dezazuen eskatzen dizuet bertsokateolariok.

pruebak gainditu ezkero titular izango da.

hasi bitez probak!!!

[KZBL]  

Gaztelumenditarrak!!!

     

bista ona duenak
ikustea hau re
hamaika ikusteko
jaioak bai gaude
zahartu dira baina
igual igual daude.

(((—>>>[[[KZBL]]]<<<—)))

Alperkeria…

Mafalda “Mi propio bien”

1.-
Kristal sareen bero_ahalmenaren
teoria klasikoa,
Shrödingerren ekuazioa
ta Born Haberren zikloa,
Hamiltondarra, De Broglie eta
bero espezifikoa,…
Klasetik irten ta ariketak
egin behar, betikoa…
Bestela ere dena ulertzen
badaukagu lan nahikoa!

2.-
Lanak egiten jarri ala ez
zein erabaki krudela,
nahiz eta jakin azken batean
gure onerako dela,
mahai aurrean ipini eta
ezin erabaki bela.
Orduak eta orduak joaten
zaizkit askotan horrela,
alper alperrik denbora galtzen
une honetan bezela.

3.-
Otsaila heldu ta azterketak
bakoitzan maila neurtzeko,
kolpe zorririk jo ez dunantzat
bada nahiko zaplasteko,
asignatura irailerako,
ta lan doble egiteko.
Beraz, banoa martxan jartzera
alperkeria tarteko,
gero_azterketak bi aldiz egin
beharrik ez izateko.

Xagua

“La vida es una cárcel con las puertas abiertas…”

Un ex preso pide volver a ingresar en prisión y acampa frente a ella

Eduardo Tagua acampa frente a la prisión de Albolote. (EFE)

Eduardo Tagua, un ex preso de la cárcel de Albolote (Granada) que ha pasado más de 49 años de su vida en distintas prisiones, duerme frente a este centro penitenciario desde el lunes pasado, cuando fue puesto en libertad tras cumplir tres meses de su última condena, para pedir su reingreso.  (…)

El hombre, que permanece hoy frente al centro penitenciario, donde ha extendido un colchón y varias mantas con las que pasa las noches, dice querer volver a la cárcel porque le “repugna la calle”, donde hay “mucho asesino suelto”, publica hoy el diario Granada Hoy.



Errugabea kartzelan dago
ta erruduna ostera
kaletik lasai dabil hartuaz
gizon justuan papera.
Batzuk barrura joan behar lukete
ta beste batzuk etxera.
Arrazoi du bai, kalean dago
maltzurkeria sobera;
gustora asko sartuko nitun
gizon honekin batera
erabakitzen duten horiek
nor sartu ta nor atera.

Xagua

bakalao bakalao baka baka bakalao

Bera ezagutzen duenik oino
ez diot entzun inori
bertsokatera kasualitatez
omen zitzaigun erori
nahizta gauza bat argi daukadan
burutik ez dago ongi
Norbaitek erran ote dezake
nor osti den tipo hori!

Ekhinobitx

Bizi esperantza…

Bizi esperantza

Astebururo izaten dezu
moxkorkeria ta dantza,
hargatik zenbat biziko zaren
badezu nahiko zalantza,
zure beldurrak aseguruek
kenduko dituzte antza,
klikatu hemen bildurrik gabe
eztata iñungo txantxa, 
kalkulatuko dizute bertan
zure bizi esperantza.

http://simuladores.unespa.es/

Xagua

Ideia bat

Ideia berria

Askotan ez baina batzutan pentsatzen jartzen naizenez, ideia bat izan dut:

Zergatik ez dugu egiten bertso sorta kolektibo bat?

Idatziko dut lehen bertsoa eta gero beste bati bidaliko diot e-mailez, gero honek beste bati eta hola denok bertso bat idazti arte. Azken bertsoa idazten duenak sartu dezala bertsokatean. A eta bertso sorta oraindik jaso ez duenak ez du jakingo zeri buruz den jasotzen duen arte eta behin batek bere bertsoa idatzi eta hurrengoari pasatzen dionean ez du jakingo segida nola doan bertsokatean osorik azaldu arte.

Ez dakit iñork ezer ulertu duen… jeje! saiatu naiz ondo esplikatzen e. Bueno kontua da orden bat jarri beharko litzatekela zeñek zeñi pasako dion jakiteko eta nik ez dakidanez zein gauden emen, ba ia hori beste batek egiten duen.

Bueno esan zer iruditzen zaizuen, agian behin pentsatzen asita ideia txarra izan dut baina.

McDalen

Politikoen politika polita …

Mafalda eta politika

Beharrezkoa dela
nahiz ta badakitan,
aspertu egiten naiz
gaurko politikan.
Norberana ahaztuta
besteen kritikan
denbora galtzen dute
hirutikan bitan,
elkar aditu gabe
elkarri erritan,
hauekin ezetz lortu
konponbiderikan.
Lazkao Txikik zion,
hala da egitan: 
“politikan ez dago
ezer politikan”.

Xagua

Bertso berriak burugogor bati jarriak…

Manu Goiogana jauna

1.-
Entrebista bat tarteko atzo
Manu etorri zen hona
ta entrebista ederki joan zen
dena parre, dena broma;
gero hondartzan geundela baina
zeinen anekdota ona,
bertsoz kontatu behar dizuet
han gertatu zitzaiona.

2.-
Guk partidua genun hondartzan
ta ezin genun hutsegin,
hargatik Manui eskatu nion
gurekin etorri zedin.
Behin malekoian baloiarekin
tokeka zenbat atsegin
(beno egia esan ezkero
ez zitun lau ere egin).

3.-
Borobila den dena maite det
(hitzez hitz Manuk esanda),
bere teknika erakusteko
zebilen dena emanda,
emozionauta zegoen oso
baina bapatean danba!
Buruarekin ez zuen jo ba
batzuk zeramaten langa…

4.-
Begi bat more ta umil-umil
berehala zen gelditu,
ingurukoak parrez ordea,
inor ez zen errukitu.
Ez zekiena egiten hasi
ta ez zenez errenditu,
gure lagunak 4 bertso hauek
ondo mereziak ditu!

Xagua

Kotoizko hodei artean

Doinua: Habanera

1.-
Ezagutu ginenean
Iaz, donostian, udan.
Txoratuta jarri nintzen
Fijatuz zure liluran.
Pentsatu nuen: “berekin
Ea aukerarik dudan”.
Izan nuen eta nago
Oraindik gaur, harriduran.
Gaur soilik ikusten zaitut
Zeruko hodeien mugan.
Maite zaitut esan gabe
Betiko galdu zintudan.
Zerura begira diot
Entzungo didazun dudan.
Zenbat maitatzen zintudan
Ta zenbat maite zaitudan.


2.-

Urte bete pasa arren
Gaitza ez dut gailendua.
Umorea zait zurekin
Batera joana, zendua.
Behin maiteminduko eta
Aze atarramendua.
Esaerak dio hala
Nahi nukena zuzendua:
behin Jaunak emandakoa
Beti da Jaunak kendua”
Garaia da hobetzeko
Atsotitzen eredua.
Negua negu delako
Ta uda ere negua.
Nire infernu bihurtu
Delako zure zerua.


3.-

Barruan dut haserrea
Inbiria eta mina.
Haserrea da patua
Errez aldatu ezina.
Inbiria ez bai daukat
Beste guztien berdina.
(ondoa maitatzen nauen
Printzesatxo eder, fina).
Mina, gordina, samina,
Ezina eta zotina.
Ikustean ametsetan
Alex,zure imagina.
Joan zinen une hartatik
Dena baita desberdina.

4.-
Zerura begira bota
Karta erreka aldera.
Ikusi nola joaten den
Urumeatikan behera.
Itsasora ailegatu
Kantauriko ur zabalera.
Ea penak ahantz daitezken
Eta jarraitu aurrera.
Baina ez zaitut ahaztu,
Ahaztu nik zu, bai zera!”.
Berandu edo goiz ez naiz
Ausartuko esatera…
Denbora joan ahala
Berriz ikusiko gera.

5.
Agur Alex, gero arte
Edo ikusi artean.
Gaixoaldia izan zen
Gu biontzako kaltean.
Egunak pasa nituen
Ospitaleko atean.
Hilda zeundela aipatu
Zidaten hotz, bapatean.
Nerekin portatu zinen
Horren modu apartean.
Ezin zaitudala izan
Urrun edo apartean.
Lekurik ez badaukagu
Biontzako gizartean.
Leku bat gorde idazu
Kotoizko hodei artean.

Haritz Casabal

« Aurreko orrialdea Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2 Report-Msgid-Bugs-To: POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100 PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100 Last-Translator: Jokin Lacalle Language-Team: MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Generator: KBabel 1.11.4 Project-Id-Version: wpmu-eu-0.2 Report-Msgid-Bugs-To: POT-Creation-Date: 2006-11-24 00:05+0100 PO-Revision-Date: 2007-02-02 20:03+0100 Last-Translator: Jokin Lacalle Language-Team: MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit X-Generator: KBabel 1.11.4

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5