Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Astica

Doinua: Ene Violeta maitea (Mi querida Violeta)

Ordubik ez dira urruti
ta ni oraindik kikiriki,
nostalgi pixkat izaki
ardo botila iriki
eta auzoko norbaiti
wifi hartu diyot yuppie!
Bertsokatera jo aurki
ta puntu erantzunak aurki!
Por Txirrita y Lazkao Txiki!
Oaintxe berrituko dit hi!

ardo-pintzelkadak

¿Qué querés que cuente capo?
¡Acá me lo paso chapeau!
Aunque me de un atraco
nostálgico, ¡me lo banco!
Amor, plata y salud alto,
¿Qué más podés pedir flaco?
Aunque pronto pa`llá parto,
al otro lado del charco
entre fernet y churrasco
¡vive zarpado el vasco!

Pues oixe gaur nagola yos!
Nahastu xamar con los dos;
pa quedar dauden motiboz
pa volver amorrazioz,
sin embargo gero gogoz
berriz ere para veros,
izane amigos míos
os quiero mucho dedios!
Pastel jarri naiz ay dios…
banua ohera ¡adiós!

Xagua

Bertsokateko II. puntu erantzun lehiaketako irabazlea

Hausnartzeko egun batzuk eman ostean, eta hainbat eta hainbat lan ederren artean zalantzan egon eta gero hartu du bere epaia Elisa Iztueta Eizmendi andereñoak. Bertsokateko II. puntu erantzun lehiaketako irabazlea eta Xaguaren eskutik trago eder bat irabaziko duen zorteduna EZEKIEL PROFETA da. Zorionak Ezekieli eta milesker parte hartu duzuen guztioi, zuen parte hartzerik gabe ezinezkoa litzateke eta puntu erantzun lehiaketa hauek aurrera ateratzea.

Hona hemen Ezekiel Profetaren puntu erantzun zoragarriak:

Doinua: Espainian behera

Helduko den mendean
jaioko banitza

nere jakinduria
litzake anitza
sentimenduen poltsa
ordea murritza
dena kontrol, agindu,
zirkuitoa, giltza,
gogorra izango da
roboten bizitza

Doinua: Batetikan korrozka

Nolako abentura
ihauterietan

denbora igaroaz
txorakerietan
Tolosako karroza
eta ferietan
brillu espezial bat
degu begietan
denok biluzten gara
egun horietan

Doinua: Ligoi bizitza ez da izaten

Berandu baina hor doakizu
gutunaren erantzuna

izan baitzera nitaz sekula
ahaztu ez den laguna,
ziega batetik idazten dizut
hemen dena da iluna
nahiz ez nintzen erruduna (bis)
herrimin tristez zai egoten naiz
haundia baita hutsuna
noiz iritsiko berriz mahai baten
bilduko geran eguna (bis)

Doinua: Haizea dator Ifarraldetik

Bedertazi, lau, hiru, bat, hiru,
zazpi, zortiz, zortzi, zero

Zarautzaldeko prefijoa da
badakizu honezkero
udara hartan ilargipean
ai zenbat momentu bero!
etorri eran agurtu gabe
aldegin zenuen gero
zure pistari jarraitu nahian
nabil ia egunero
ustekabean Bertsokatera
sartuko bazina edo,
nire etxera zuzentzen diren
horra beatzi numero
ez baitut nitaz oraindik guztiz
ahaztu zarenik espero.

BBG

Bertsokateko II. puntu erantzun lehiaketa

Iazko harrera ona tarteko, I. puntu erantzun lehiaketaren ondotik, aurtengo honetan ere lehiaketa antolatzea erabaki du BBG-k. 6 partehartzaile izan ziren guztira iaz eta  irabazleak ondoko hauek izan ziren: basamortuetako zalduna helduen mailan eta salsa rosa gaztetxoen mailan.  Elisa Iztueta andereñoa jardun zen epaile lanetan, eta aurten ere, lehengo urteko lan onaren ondoren berak izango du azken erabakia hartzeko ohorea.

Hona hemen aurtengo lehiaketan parte hartzeko bete beharko diren oinarriak:

OINARRIAK

1. I. puntu erantzun lehiaketa hau 2 talde edo adinetan banatua izango da:
A. Taldea: 2010ean 18 urte baino gutxiago beteko dituztenak
B. Taldea: 2010ean 18 urte edo gehiago beteko dituztenak

2. Sariei dagokienez:
A. Taldea: Lehenengoarentzat freskagarri bat (gurasoen edo tutore baten baimenarekin trago batean bihur daiteke)
B . Taldea: Lehenengoarentzat trago bat

3. Bertso jartzaileek gutxienez 4 eta gehienez 4 puntu erantzun egin beharko dituzte A mailan, eta gutxienez 4 eta gehienez 4 B mailan.

4. Partehartzaileek nahi adina puntu erantzun sorta bidal ditzakete lehiaketara.

5. Puntu erantzunak doinu librean eta neurri librean izango dira bai maila batean zein bestean. Dena den, ezinbestekoa da puntu erantzunen doinuaren izena argi adieraztea.

6. Puntu erantzunek orijinalak eta beste inon argitaratu nahiz saritu gabeak izan behar dute. Puntu erantzunak izenordez sinatuko dira.

7. Epea: Puntu erantzunak aurkezteko epea 2010ko Otsailaren 27an bukatuko da.

8. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. Epaia epea bukatu eta ahalik eta azkarren emango da ezagutzera webgune honetan.

9. Saritutako lanen jabetza bertsokatearena izango da.

10. Lanak bidaltzeko helbidea: http://bertsokatea.mundua.com/2010/02/17/bertsokateko-ii-puntu-erantzun-lehiaketa/

11. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri eta baldintza guzti hauek onartzea adierazten du.

——————————————–

Erantzun beharreko puntuak ondorengoak dira:

1.-
Helduko den mendean
jaioko banitza

2.-
Nolako abentura
ihauterietan

3.-
Berandu baina hor doakizu
gutunaren erantzuna

4.-
Bederatzi, lau, hiru, bat, hiru,
zazpi, zortzi, zortzi, zero

Mujika eta Silveiraren eztabaida, zer diozue?

xabier-silveira

Egunkaritik egunkarira ordagoka aritu dira aste honetan. Asteazkenean, Berriako iritzia sailean Alfontso Mujikak Xabier Silveirari eskutitza idatzi zion, igandeko Bertso Egunean ikusitakoak gustuko izan ez zituela esateko. Are gehiago, bere oholtzako jarrera salatzeko. Eta gaur Silveirak Gara-ko asteroko zutabea, Mujikari erantzuteko probestu du. Hona hemen bi gutunak:

Hauxe zen asteazkenean Alfontso Mujikak sinatuta Berrian argitaratu zuen eskutitza:

Jasamenaren langa gorago jaso ezinda nagok, Silveira

“Ohitua, edo etsia hartzen hasia, nengoan hire boutade-ekin. Tarteka ateraldi burutsuak edo biziak izaten hituen/dituk, eta haiexek balantza orekatzera egiten zitean. Baina Kursaalean Bertso Egunean emandako ikuskizunaren ondoren, zer esan. Pose eta jarrera horren atzean, lerroz lerro taxuzko bertso bat osatzeko ahalegin falta baino gehiago ezintasuna zegoela begitandu zitzaidaan; bertsolaritzaren enfant terrible-aren pantailaren atzean, errazkeria; eta ezker muturreko progretasunaren mozorroaz bestaldean, bere burua hamalautzat daukanaren taberna-zuloetako eskuindar ukituko hizkera merke-usainekoa.

Irudipen hutsa, aizak, litekeena, baina nire irudipena duk. Tira, ez duk nirea bakarrik, baina neure buruaren berri baino ez diat ematen hemen.

Ez zitzaian gustuko gertatu, antza, gai-emaileak jarritako ariketa. Oholtza gainera igotzen denak aldez aurretik bazekik zernahiri erantzun beharko diola. Bestela, makina bat bertsolari zegok Kursaalean pozik kantatuko lukeena.

Agindutako lana gustagarri gertatu ez eta, Elizasu gai-emaileari «etorri hona panpina eta zorroztuidazu pitilina» amaieradun bertso antologikoa bota hion burutsu ustean. Bejondeiala. Elizasu gozoa jarriko zitzaian.

«Zazpi bertsolari eta bufoi bat» aditu nioan bati irteeran. Tristea duk hori aditzea.

Nire ezagun batek, norbaiten jokaera behin eta berriz gogaikarri gertatzen zitzaionean, honela definitu ohi zian: «Gure baserriko behiak bezalakoa duk; doazen tokira doazela, kaka egiten ditek». Ez nikek nahi esaldi hori egunen batean hire jarduna definitzeko baliagarria gertatzeko argudioak pilatzen segitzea.

Isilik egotea neukaan, bai, baina, zer arraio, hik nahi duana esan-egiteko askatasuna daukak, eta galanki baliatu huen Kursaalean; eta nik 15 euro pagatu nian hire (baina, batez ere, besteen) askatasuna entzuteko.

Gozo gaiztorik gabe esanda, ez haut-eta ezagutzen oholtzaz haraindi ez honaindi.

Alfontso Mujika.

Donostia”

Eta hona hemen gaur Silveirak Gara-n emandako erantzuna:

“La puta manía de creernos San Dios

Científicamente probado. La estupidez no tiene límites, es un límite en sí misma. Ni nos deja disfrutar del humor del que gozan quienes lo practican ni nos deja desarrollar nuestro propio sentido del humor.

Creéis que todo tiene un límite, así estáis todos, limitados»… No es otra si no nuestra propia ignorancia la que tantas veces nos impide comprender, tolerar y respetar lo que sucede de ojos para fuera. ¡Pobres infelices! Empeñados en ver sólo lo que deseamos ver tropezamos una y otra vez con lo que en realidad sucede. Y a joderse toca, mireusté -mire usted-. Y jode, claro que jode, que la gente no sea capaz de hacer las cosas tal y como a nosotros nos parece que deberían hacerse o, lo que jode todavía más, que pese a ser capaces tampoco lo hagan. Pero un momento, que me (s)urge una duda: ¿No sucederá esto -lo de la jodienda digo, ese comernos las tripas con el acto ajeno que no nos va a traer más que un mal cáncer-, no sucederá, pregunto, que eso se deba a que somos subnormales profundos?

No soy experto en medicina mental, es más, no tengo conocimiento alguno sobre el tema exceptuando el recabado en el trato casi diario con agentes culturales y sociales de este maldito país, pero no seré el primero ni el último que escribe algo sin tener ni puta idea de lo que está diciendo. A lo que íbamos; la diferencia entre ser un loco y ser un idiota estriba en que el loco lo lleva bien y el idiota no tiene ni amigos, ni nadie que le diga que intente disimular su idiotez estándose calladito, quieto y (un verdadero amigo lo haría) sin respirar media hora. Ekilikua, he aquí la explicación para comprender por qué todavía no hemos metido en el microondas más cercano al idiota que todo lo sabe y que todos los días encontramos en el trabajo, en el tren, en el bar, o dando charlas sobre temas exentos de todo interés cual listo de pro: Estamos locos y no tenemos tiempo para andar asando idiotas. Aunque podría suceder. Todo (se) puede (p)asar, incluso lo que no tiene explicación científica.

Pese a que nos empeñemos en querer ser quien decide lo que puede y no puede acontecer, lo que se debería y lo que no se debería hacer, lo que está bien y lo que está mal, deberíamos darnos cuenta de que a nadie le importa lo que nosotros pensemos, ni lo que creamos, ni… ni nada. A nadie, nada. Porque por muy superbertsolari que uno sea o por muy millonario que sea otro, por mucho que se crea uno más que el resto por ser directivo de Kutxa, euskaltzaina o experto en escribir en mayúsculas, en realidad lo que es es nada. Cero. Escoria. Una mierdecilla que a nadie le importa si muta y se convierte en chicle pegado al suelo o continúa siendo el después de lo que sólo iba a ser un pedo y acabó superando expectativas para ser un Don kakitas.

Científicamente probado. La estupidez no tiene límites, es un límite en sí misma. Ni nos deja disfrutar del humor del que gozan quienes lo practican ni nos deja desarrollar nuestro propio sentido del humor. Nos amarga la vida hasta el punto de pensar que todo el mundo excepto uno mismo lo hace todo mal. Pues a joderse toca, mireusté. Y si tengo un programa en la tele que se emite en horario de broma y no lo ve ni dios, me desahogo poniendo a parir a Silveira, que es un bufón, un derechista y un borracho. Voy a ver Teknopolis, a ver si me lo explican.”

 

Iturria: zuzeu

Bolivia ta Atacama

Titicaca lakua

Nahiz ikastolan nei Titicaca
laku zela erakutsi
leku batzutan amaierarik
kasi ezin tzan ikusi,
itxasua hor senti nezake
nahiz ta begiak igurtzi.
Irla batera ere hurbildu
giñan krema eta guzi,
Eguazkiaren Irla zen baña
han ere eguzki gutxi…

Ondoren berriz La Paz alder
axkar egin genun buelta
konprak eitera Bolivia alden
gauzak merke daude eta…
Aprobetxatuz hiria ere
ikusi genun tarteka,
“Pakea” deitzen diote baña
jode kawen la puñeta,
eztakit nola kotxe geyago
etziran joaten kuneta.

Ondoren berriz Uyunirantza
asto ta ahuntzen bidetik
abitu giñan baña bidian
gelditu re bai, batetik
busak aldapa iyotzeko ta
bidia iteko bestetik.
Ondo kostata baña azkenik
heldu giñan La Pazetik,
ta ze paraje zoragarriyak
genitun ordun aurretik…

Uyunin iya dana ikusteko
tour bat hartu genun klaro,
hainbat desertu, termak, geyserrak
eta oraindik geyago,
Laguna Verde, Laguna Honda
ta Laguna Colorado,
baña danetan zoragarrina
Salarra dalakuan nago,
zerua bertan aurki daiteke
nunbait zerurik badago…

Salar de Uyuni

Uyuni utzi eta Txileruntz
joan giñan Atacamara,
bertan parajez más de lo mismo
aurkitu genun ta hara!
txirrindulari denboraldiya
nola badatorren yada
Euskaltelera sartzeko tope
entrenatu giñan bada
Garganta del Diablo
baña ez gaituzte kontratatu ta
orain baguaz Saltara…

Xagua

Kawen S.O.S

Nahiz ta Limara heldutakoan
etzegon nere planian
2 egun gaixo pasa nituen
kumunan aldamenian,
ta gero berriz gidari danak
etzebiltzala lanian,
nahiz ta mugitu ahal izan nintzen
parua bukatu zanian
gauzak etziran asko hobeto
Cuscora joan nintzanian.

Denboralea zebilen Cuscon
duela 4 egunetik
karretera ta harrapatze zun
dena eramanez aurretik

Cuscon txikiziyua

hainbat turista harrapatuta
Machu Pichuko bidetik,
hildakoak ta helikoptero
pila bat zeru aldetik,
bertaratzeko nere ametsa
hauts bihurtu zen kolpetik.

Desastre

Gero Cuscotik atera behar
eta hau ere problema,
batek asmatu karreteretan
aurkitu zitekeena…
Baño garaya zun ta tortillak
buelta eman tzun hurrena,
Titicacara abitu giñan
Quitinatikan barrena
Quitinatik barrena
kostata baña han itzaldu zan
larrialdiko sirena.

Xagua

Filipe Luis: auuutx

Urtarrilaren 23a, gaueko hamarrak. Deportivok eta Athletic-ek partida garrantzitsua daukate. Bi taldeak bizpahiru urte gorabeheratsuren ondoren denboraldi bikaina egiten ari dira eta A Coruñako partida irabazten duen taldea Europako postutan finkatuko zen.
Deportivok gola sartu eta jokalari denak izutzen dira eta Lotina erdi negarrez hasten da. Zergatik?

filipe-luis

Honegatik. Begiratu orkatila, txikituta dauka, zintzilik, buelta emanda. Gola sartzerakoan Gorka Iraizoz gainera erori zitzaion eta aberia latza egin zuen Espainiako lateral ezker onenak (Capdevilarekin batera). Partida ikusten ari ginenoi barren denak nahastu zizkigun irudi honek. Ea azkar errekuperatzen den.

Izango dira berriak… www.topatu.info

dibujo

Gazteon topaleku izango den web orrialdea jaio da. Ostiraletik aurrera egonen da martxan. Bertan izango dugu Euskal Herriko gazteok elkarren berri jakiteko parada, elkarrengandik ikasteko abagunea. Gure esperientziak trukatzeko gunea izateko helburuarekin jaio da. Gure arteko komunikazio zubiak eraikiko ditugu.

Erditu da topatu.info ataria. Zestoan burutu ziren gazte topaketen filosofiari eta ildoari jarraiki gazte mugimenduak egunero aurrera daramatzan borroken erakusleiho izan nahi du atari berri honek. Ikasleek, gazte asanbladek, aisialdi ekintzek, kultur ekimenek, musikariek, independentziaren alde lanean dihardutenek, proiektu txikitzaileen aurka lanean dihardutenek, emakumeen borrokek, proiektu komunikatiboek, sexualitate askearen aldeko ekimenek etab. Guztiek izango dute tokia topatu.info leihoan. Euskal Herrian bestelako bizi eta herri eredu baten alde egunero lanean, alternatibak eraikitzen diharduen gazte mugimendu oso bat baitago.

Hau egia bilakatzeko ordea, ezinbestekoa da zure parte hartzea ere. Guztion artean gune bizi bilakatuko dugu hau. Gure herri eta auzoetan egiten ditugun ekimenen eta egoeraren berri emateko zuen parte hartzea ezinbestekoa da. Horretarako nahikoa da  topatuinfo at gmail.com postara albisteak bidaltzea. Testu, argazki, audio zein bideoak gustura jasoko ditugu ahalik eta informazio osatuena emanez.

Sarea euskal gazteon topaleku izango da atari honen bitartez. Baina ildo horretan ezinbestekoa iruditzen zaigu sareak ematen dituen beste zenbait bitarteko ere baliatzea. Hala, publikatzen den albiste oro Twitter eta Facebook bidez ere zabalduko ditugu, berehalako informazioa jasotzeko eta ahalik eta eremu gehienetara iristeko.

Beraz, Euskal Herriko gazte mugimenduak hemen du bere tokia, bere ekimenen berri lau haizetara zabaltzeko. Ekin diezaiogun lanari!

« Aurreko orrialdea Project-Id-Version: en Report-Msgid-Bugs-To: wp-polyglots@lists.automattic.com POT-Creation-Date: 2009-01-29 13:11+0000 PO-Revision-Date: 2009-07-06 16:35+0200 Last-Translator: Language-Team: Spanish MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit Plural-Forms: nplurals=2; plural=(n != 1); X-Generator: Lokalize 0.3 Project-Id-Version: en Report-Msgid-Bugs-To: wp-polyglots@lists.automattic.com POT-Creation-Date: 2009-01-29 13:11+0000 PO-Revision-Date: 2009-07-06 16:35+0200 Last-Translator: Language-Team: Spanish MIME-Version: 1.0 Content-Type: text/plain; charset=UTF-8 Content-Transfer-Encoding: 8bit Plural-Forms: nplurals=2; plural=(n != 1); X-Generator: Lokalize 0.3

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios